128. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

Dorraoko 3 sektorearen birpartzelazio-proiektua. Hasierako onespena

Ergoienako Udaleko alkateak, 2026ko ekainaren 17ko 51/2026 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea Dorraoko 3 sektorearen birpartzelazio-proiektua, Ander Lizarraga Lizarragak sustatutakoa.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134., 152. eta 74.1.b) artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Argitara ematen da, adierazi ondorioak izan ditzan.

Ergoienean, 2026ko ekainaren 17an.–Alkatea, M.ª Soledad Mozo Galarza.

Iragarkiaren kodea: L2608775