128. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 43. lurzatian. Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, alkate udalburuaren 2026ko ekainaren 12ko 95/2026 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, Doneztebeko 2. poligonoko 43. lurzatian, Francisco Valer Goñi arkitektoak idatzia eta Ameztia zeharbidea 8ko jabeek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Donezteben, 2026ko ekainaren 12an.–Alkatea, María Arantzazu Arregui Alberro.

Iragarkiaren kodea: L2608967