2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Aldaketa, arau subsidiarioetako R8 unitatean. Behin-behineko onespena
Berriozarko Udalak, 2026ko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, behin-behinean onetsi zuen aldatzea Berriozarko arau subsidiarioetako R8 unitateko determinazio egituratzaileak. Udalak, 2025eko abuztuaren 25ean egin osoko bilkuran, horiek hasiera batez onestea erabaki zuen.
Aldaketaren xedea: atzera eramatea 2006an sektorean egindako aldaketa; hala, ukitutako lurzatien erabilera eta sailkapena jatorrizkoa izanen da, hau da, "dentsitate handiko bizitegi erabilera, hiri lurzoruan" erabilera izan ordez, erabilera hauek izanen ditu: "zuzkidura-erabilera publikoa, lurzoru urbanizagarrian garatzeko" eta "nekazaritzako ekoizpen handiko erabilera, lurzoru urbanizaezinean".
Espedientea Nafarroako Gobernuari igorri zaio, behin betiko onets dezan, hala badagokio.
Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta lokalizatu ezin izan diren, baina espedientean interesa dutenei jakinarazteko, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan xedatutakoa betez (Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Berriozarren, 2026ko ekainaren 16an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2608721