2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARMAÑANTZAS
Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea
Armañantzasko Udalak, 2023ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, onetsi zuen bere udal-mugarteko ondasun higiezinen balorazio txostena osorik berrikusteko izapideak abiaraztea, txostenaren proiektuaren idazketa enkargatzea eta Udalaren ordezkariak izendatzea Batzorde Mistoan.
Enkargatutako proiektua jaso ostean, Armañantzasko Udalak, 2026ko ekainaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen egindako proiektua, eta erabaki zuen jendaurrean jartzea, bai eta Udala Batzorde Mistoan ordezkatzeko kide berriak izendatzea ere.
Balorazio txostenaren berrikuspen proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta katastroei buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epe horretan balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da Armañantzasko udal bulegoetan eta egoitza elektronikoan, aurkez ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Armañantzasen, 2026ko ekainaren 16an.–Alkatea, David Pérez de Albéniz Crespo.
Iragarkiaren kodea: L2608724