128. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Alkatearen ebazpen baten bidez, alkatetzaren berezko eginkizunak lehen alkateorde Sara Ferrer Vilaltaren esku utzi dira, alkatea kanpoan egonen baita ekainaren 19tik 22ra, biak barne. Ebazpenak sinatzearekin batera izanen ditu ondorioak. Hori guztia, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretua aplikatuz (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Allon, 2026ko ekainaren 18an.–Alkate udalburua, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2608886