2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ADIOS
Alkatetzaren eskuordetzea, SU-2 sektorearen hirigintzako kudeaketarako
Adiosko Udaleko alkateak, ekainaren 19ko 2026/0041 Ebazpenaren bidez, Iñigo Villafranca Lamberto alkateordeari eskuordetu dio zuzenbidean behar bezain zabala den eskudantzia, Adiosko Udal Plan Orokorreko SU-2 sektoreko hirigintzako lizentziaren espedientean alkateari dagozkion jarduketa guztiak izapidetzeko.
Argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47 artikuluarekin (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez).
Adiosen, 2026ko ekainaren 19an.–Alkatea, Miguel Ansa Reta.
Iragarkiaren kodea: L2608898