Iragarkia
128. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 2a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Oposizio-lehiaketa, zerbitzu-anitzetako enplegatuaren plaza bat betetzeko eta lan-poltsa bat eratzeko, etorkizuneko aldi baterako kontratazioetarako
Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateak, 2026ko maiatzaren 28ko batzarrean, erabaki zuen deialdi bat eta oinarri arautzaileak onestea, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu-anitzetako enplegatuaren plaza bat, lan-araubide finkokoa, Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatean. Orobat, prozesua gainditzen dutenekin zerrenda bat osatuko da, izaten ahal diren premiei erantzuteko aldi baterako kontratuen bidez.
Honako hauek arautuko dute deialdia:
OINARRIAK
1.–Arau orokorrak.
1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea zerbitzu anitzetako plaza bat, lan-araubide finkokoa, eta 011 kodea duena Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen plantilla organikoan.
1.2. Era berean, eta 7.2 oinarrian ezarritakoarekin bat, deialdi honen xedea da izangaien zerrenda bat eratzea, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua aldi baterako betetzeko, bigarren proban puntuazioaren %30 gutxienez lortzen duten izangaiekin.
1.3. Izendapenak Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko lan-kontratudun finko bilakatuko du izendatua, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean kidetuko da eta, kasua bada, hartan izena emanen, lanpostuaren jabetza hartzen duenetik aitzina.
1.4. Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileei dagozkien D mailako ordainsariak ditu lanpostuak, baita plantilla organikoan soldatarako ezarritako osagarriak ere.
1.5. Urteko lanaldia izanen da Nafarroako administrazio publikoetako langileek dutena. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da.
1.6. Lanaldia osoa izanen da, eta egokitu beharko zaio zerbitzuaren beharretara.
1.7. Bete beharreko eginkizunak izanen dira lanpostuaren mailari eta kategoriari dagozkienak. Hona hemen horietako batzuk, aipamen hutsez eta bestelakorik baztertu gabe:
–Mantentze-lan orokorren eta obren lantaldearen berezko jarduketekin ikusteko duten zerbitzu anitzetako lanak, baita udal instalazioetako berezko jarduketekin ikusteko dutenak ere, haiek egoki funtziona dezaten begiratzea eta haien artatze eta mantentze-lanak eramatea.
- Udal bulego, instalazio eta biltegietako igeltserotza lanak oro har, eta horien mantentze-lanak; bai eta iturgintza, elektrizitate, pintura eta zurgintza lan txikiak ere.
- Instalatzea eta mantentzea hiri-altzariak: zutoinak, seinaleak, kale-argiak, bankuak, iturriak eta abar.
- Garraiatzea eta paratzea altzariak eta tresnak, muntatzea eta desmuntatzea karpa, agertokiak, hesiak eta gainerako tresnak, jai eta ekitaldi publikoetan.
- Lorezaintza lanak: zuhaitzak, heskaiak eta landareak landatzea, eta horien ongarritzea eta tratamendu fitosanitarioa egitea, zuhaitzak eta zuhaixkak inaustea, lorategiak atontzea, belarra moztea eta ureztatze azpiegiturak programatzea eta mantentzea.
- Garbiketa lanak: erratza pasatzea, zakarrontziak hustea, sakanak garbitzea.
- Mankomunitateko beste zerbitzu batzuei laguntzea, eskatzen zaionean, eta kanpoko zerbitzuekin koordinatzea, langile espezializatuak behar direnean.
- Kontrolatzea eta begiratzea ea Udalaren ordenantzak betetzen ote diren, eta ikuskapenak egitea hirigintza eta ingurumen gaietan, begiratuta ea araudia betetzen den arlo hauetan: obra-lizentziak, eremu publikoaren okupazioa, isurketak eta abar.
- Ur-hronidurari lotutako lanak: sareak mantentzea eta konpontzea, kontagailuen kontrola eta jarraipena egitea, etxeko kontsumorako ura kloratzea, ur-biltegien klorazio-sistema kontrolatzea eta mantentzea eta zuntza instalatzea, dauden ur-hornidurako sareak aprobetxatzen dituzten metodoen bidez.
- Edateko uren araztegia: instalazioak eta makineria garbitzea eta mantentzea, kontrola eta ponpaketa programazioa barne.
- Udal zerbitzuak, oro har, egitea, eta hala alkateak nola eskuordetza duten organoek haren esku uzten dituzten zereginak ere egitea (arestian deskribatutakoen antzekoak eta lanpostuak berezko dituenak), guztiak ere haren eskumen, maila eta kategoriaren barnean.
2.–Betekizun orokorrak.
2.1. Oposizio-lehiaketa honetan parte hartzeko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, bete beharko dituzte abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluan zehaztutako baldintzak (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina. Hona hemen, laburtuta:
a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera.
Parte har dezakete, era berean, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.
b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina.
c) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, titulu hauetako bat izatea: DBHko Graduatuaren titulua, Eskola Graduatuaren titulua, Lehen Mailako Lanbide Heziketakoa edo horien baliokide bat; edo, bestela, titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina. Tituluak atzerrian lortu badira, homologazioa frogatzen duen agiria eduki beharko da.
d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, bete behar diren eginkizunetan aritzeko.
e) Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia.
f) B motako gidabaimena edukitzea.
2.2. Lanpostua eskuratzen duen izangaiak arestiko baldintzak frogatu beharko ditu deialdi honen bederatzigarren oinarriak xedatzen duen moduan eta epean. Hori guztia bete beharko da, gainera, eskabideak aurkezteko epea burutzen den egunean eta oposizio-lehiaketaren prozedura osoan, izendapen eguna arte bete ere.
3.–Eskabideak. Aurkezteko epeak.
3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezten ahalko dira Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen erregistro orokorrean, bertako edozein egoitzatan (Eloko El Burgo kalea 4, edo Urrotz-Hiriko Santo Tomás kalea 5), bulego-orduetan: 9:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera. Egoitza elektronikoan (https:// sedeelectronica.izaga.es) ere aurkezten ahalko dira, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako edozein baliatuz, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean.
3.2. Eskabideak deialdi honen I. eranskinean argitaratutako ereduari lotu behar zaizkio. Haietan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
3.3. Eskabideari honako agiri hauek erantsi beharko zaizkio:
a) Nortasun agiri nazionalaren (NANa) fotokopia, edo atzerritarren identifikazio zenbakiarena (AIZa).
b) Deialdi honetan eskatutako tituluen kopia.
c) B motako gidabaimenaren fotokopia.
Puntu honetan adierazitako agiriak aurkezten ez dituztenak ez dira deialdian onartuko.
Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
3.4. Ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahal dira eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak, noiznahi.
4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko buruak ebazpen bat emanen du onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Mankomunitatearen iragarki-taulan eta web-orrian argitaratzeko. Izangai bazterturik ez bada, buruak zuzenean onesten ahalko du izangai onartuen behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean, izangai baztertuek erreklamazioak egin ditzakete eta beren eskabideetan egindako akatsak zuzendu, horrelakorik baldin bada, idazkia aurkezturik Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen erregistro orokorrean.
4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiei erantzun ondotik, halakorik bada, Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateak izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitatearen entitatearen iragarki-taulan eta web-orrian.
Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da non, noiz eta zer ordutan eginen diren probak, bai eta epaimahaiaren behin betiko osaera ere, aldaketarik badago. Gerora, epaimahaiak gainerako ariketak egiteko iragarkiak argitaratuko ditu bere garaian, mankomunitate honen web-orrian eta egoitza elektronikoan.
4.4. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Baldin eta hautapen prozesua gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko agiriak aztertzen direnean, egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiak galduko dituzte, galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
5.–Kalifikazio-epaimahaia.
5.1. Hauek izanen dira kalifikazio-epaimahaiko kideak:
Epaimahaiburua: Francisco Javier Ibiricu Astrain, Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko burua.
Ordezko epaimahaiburua: M.ª Socorro Donamaria Iriarte, Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko buruordea.
1. epaimahaikidea: Roberto Lainez Sánchez, Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko zerbitzu anitzetako jarduneko arduraduna.
Ordezkoa: izendatzeke; Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko zerbitzu anitzetako langile bat.
2. epaimahaikidea: Andrés Aquerreta Apesteguía, Agoizko Udaleko zerbitzu anitzetako arduraduna.
Ordezkoa: izendatzeke.
3. epaimahaikidea: izendatzeke; zerbitzu anitzetako teknikari bat.
Ordezkoa: izendatzeke.
4. epaimahaikidea: Ricardo Rebolé Armendáriz, Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko langileen ordezkaria.
Ordezkoa: izendatzeke; Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko administrari-ofizial bat.
5. epaimahaikidea eta idazkaria: Jaione Mariezkurrena Baleztena, Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko idazkaria.
Ordezkoa: Amalur Otero Goñi, Artzibarko, Oroz-Beteluko eta Longidako udaletako idazkaria.
5.2. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.
5.3. Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.4. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan. Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak, edo, kasua bada, legez haien ordez ariko direnek. Bigarren ordezkapen bat behar izanez gero, ordezko epaimahaikide izendatu direnak ere izan daitezke haien ordezkoak.
5.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.
5.6. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.
6.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, lehiaketaldia lehenik eta oposizioaldia gero. Oposizioa 2026ko irailetik aurrera hasiko da.
6.2. Lehiaketaldian, gehienez, 15 puntu lortzen ahalko dira; eta oposizioaldian, 85 puntu gehienez.
6.3. Lehiaketaldia ez da baztertzailea izanen, oposizioaldiaren aurretik izanen da, eta gehienez ere 15 puntu lortzen ahalko dira, baremo honen arabera:
6.3.1. Laneko eskarmentua: 10 puntu gehienez.
–Nafarroako toki-erakunde batendako, zerbitzu anitzetako lanetan zerbitzu egiten emandako urte bakoitzeko: 2 puntu urte bakoitzeko.
Zerbitzu urteak osoak ez badira, zerbitzuak zenbat egunetan egin diren hartuko da kontuan, eta horren arabera esleituko zaie puntuazioa izangaiei.
6.3.2. Prestakuntza: 5 puntu gehienez:
–Erdi eta goi mailako Lanbide Heziketako ikasketa tituluengatik, lanpostuarekin ikustekoa badute:
- Erdi mailako gradua: energia eta ura lanbide-arloa; instalazioa eta mantentze-lanak lanbide-arloa; elektrizitatea eta elektronika lanbide-arloa; igeltserotza eta eraikuntza lanbide-arloa; arotzeria lanbide-arloa edo deialdiaren xedeko lanpostuarekin lotutako goi mailako heziketa zikloa: 2 puntu.
- Goi mailako gradua: energia eta ura lanbide-arloa; instalazioa eta mantentze-lanak lanbide-arloa; elektrizitatea eta elektronika lanbide-arloa, igeltserotza eta eraikuntza lanbide-arloa; arotzeria lanbide-arloa edo deialdiaren xedeko lanpostuarekin lotutako goi mailako heziketa zikloa: 3 puntu.
Lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak ikusgai jarriko du lorturiko puntuazioa Mankomunitatearen iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, bakoitzak lehiaketaldian eskuratu dituen puntuak zehazturik.
Behin-behineko kalifikazio horien aurka, izangaiek alegazioak aurkezten ahalko dituzte bost egun naturaleko epean.
6.4. Oposizioaldia: honako ariketa hauek izanen ditu:
–Lehen ariketa: proba teorikoa. Idatziz erantzun beharko zaio galde-sorta bati. Galdera laburrak edo test modukoak izanen dira, II. eranskineko gaiei buruzkoak.
Gehienez ere 25 puntu emanen dira. Erantzun zuzen bakoitzeko puntu bat emanen da, eta erantzun okerrak ez dira zigortuko. Baztertu eginen dira 12,50 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
–Bigarren ariketa: proba praktikoa. Bi kasu praktiko ebatzi beharko dira, eta 2. eranskinean adierazitako gaien ezagutza aplikatuz ebatzi beharko dira. Kasu horietan benetako lan-egoerak planteatuko dira (elektrizitatea, mekanika, iturgintza, igeltserotza, lorezaintza, inausketa eta abar). Gehienez ere 50 puntu lor daitezke eta baztertuak izanen dira, gutxienez ere, 25 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak.
Proba bakoitza hasi aurretik, epaimahaiak finkatuko ditu ariketak egiteko denbora eta ariketak egiteko modua.
Orobat, gutun-azal itxi eta zenbakituen sistema ezarriko da, izangaien anonimotasuna bermatzeko.
6.5. Oposizioaldiko ariketa guzti-guztiak baztergarriak izanen dira.
Dena den, izangairen batek puntuazioaren %30 eskuratzen badu proba praktikoan, etorkizuneko kontratazioetarako zerrendan geratuko da (gainditu ez dutenen zerrenda).
6.6. Hirugarren ariketa: lanbide-profilari buruzko proba psikoteknikoa. Ebaluatuko da izangaia nola egokitzen zaion lanpostuari honako alderdi hauei dagokienez: ardura, gaitasun numerikoa eta espaziala, atazak eta abar. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko (NAPI) langile eskudunek eginen dute proba.
Gehienez ere 10 puntu emanen dira. Baztertu eginen dira 5 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
6.7. Gutun-azal itxien sistema erabiliko da. Ariketa bakoitza zuzendutakoan, kalifikazio-epaimahaiak ikusgai jarriko ditu kalifikazioen zerrenda eta gutun-azal itxiak jendaurrean irekitzeko eguna eta ordua, Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen iragarki-taulan, web-orrian eta egoitza elektronikoan.
6.8. Epaimahaiak, gutun-azal itxiak jendaurrean ireki ondotik, Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen iragarki-taulan, web-orrian eta egoitza elektronikoan argitaratuko ditu oposizioko ariketa bakoitzaren behin-behineko emaitzak.
Behin-behineko kalifikazio horien aurka, izangaiek alegazioak aurkezten ahalko dituzte bost egun naturaleko epean.
6.9. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da. Izangaiek nortasun-agiri nazionala eraman beharko dute edo epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste identifikazio agiri bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak edo aipatutako agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak.
7.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta epaimahaiaren proposamena.
7.1. Izangaien kalifikazioa bukatuta, epaimahaiak Mankomunitatearen iragarki-taulan eta webgunean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, guztira lortutako puntuazioaren araberako ordenan, eta puntuaziorik altuena lortu duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena igorriko du. Izendapen proposamena argitaratuko da Mankomunitatearen iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Guztizko puntuazioa kalkulatzeko, lehiaketaldian eta oposizioaldian erdietsitako puntuazioak batuko dira.
Berdinketarik gertatuz gero, joko da oposizioaldiko bigarren ariketan (proba praktikoa) puntuazio handiena lortu dutenen alde. Berdinketak bere horretan segitzen badu, zozketa publikoa eginen da.
7.2. Epaimahaiak, aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, parte-hartzaileen behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen iragarki-taulan eta web-orrian, eta izangaien zerrenda buruari igorriko dio, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik eta espediente osoarekin batera, hark behar den ebazpena eman dezan eta, gero, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
8.–Agiriak aurkeztea.
8.1. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hogeita hamar egun naturaleko epearen barrenean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen erregistro orokorrean:
a) Deialdiko lanpostua betetzeko eskatzen diren tituluen fotokopia konpultsatua.
b) Osasun ziurtagiri ofiziala, erakusten duena interesdunak ez duela akats fisikorik nahiz psikikorik edo eritasunik, eragozten dionik karguaren eginkizunak betetzea.
c) B motako gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.
d) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.
e) Zina edo hitzematea, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.
8.2. Epe horretan, behar bezala frogaturiko ezinbesteko kasuetan salbu, interesdunak agiri horiek ekartzen ez baditu, ezin izanen da kontratatu, eta haren jarduketa guztiak indarrik gabe geldituko dira, deusetan galarazi gabe eskabidean egindako faltsukeriagatik izan dezakeen erantzukizuna.
8.3. Aurreko apartatuan azaldutakoa gertatzen bada, Mankomunitateak 7.2 oinarrian azaltzen den izangai zerrendan ondo-ondotik heldu diren izangaiak hartu eta haiekin betetzen ahalko du lanpostua; horretarako, zorrozki jarraituko dio puntuazioaren ordenari.
9.–Izendapena eta plazaz jabetzea.
9.1. Burutzaren ebazpen baten bidez, Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko zerbitzu anitzetako langile izendatuko da aurreko oinarrian ezarritakoa bete duen izangaia.
9.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
9.3. Izangai izendatuak hilabeteko epea izanen du lanpostuan hasteko, izendapena jakinarazten denetik hasita. Epe horretan, ezinbesteko arrazoiak salbu, karguaz jabetzen ez bada, Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko lan-kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak galduko ditu. Halakorik gertatzen bada, jarraikiko zaio 8. oinarrian xedaturikoari.
9.4. Bi hilabeteko probaldia igaro ondoren, izendatutako pertsona lan-kontratu finkodun izatera igaroko da.
10.–Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzeko arauak.
10.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan xedatuarekin bat, eta deialdi honen oinarrietan ezarritakoarekin bat, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda eratuko da, probak gainditu bai baina plazarik lortu ez duten izangaiekin.
Lortutako azken puntuazioaren arabera ezarriko da zein den ordena aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan.
Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda argitaratuko da Mankomunitatearen iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan.
10.2. Aldi baterako kontrataziorako izangaien beste zerrenda bat eratuko da, halaber, oposizioko bigarren ariketan puntuazioaren %30 lortu duten izangai baztertuekin. Zerrenda horretarako ez dira kontuan hartuko lehiaketaldian eskuratutako puntuak, eta puntuazioan berdinketarik bada, zozketa bidez ebatziko da.
10.3. Deitzea. Zerrendak kudeatzeko arauak.
10.3.1. Zerbitzuaren beharren arabera kontratatuko dira probak gainditu dituzten izangaiak, oro har, aurretiaz banakako deiak eginik.
10.3.2. Izangaiek harremanetarako zenbait telefono, helbide elektronikoa, ematen ahalko dituzte, azkar lokalizatu ahal izateko, eta eguneraturik eduki beharko dituzte.
Zerrendan dagoen lehentasun ordenaren arabera deituko zaie izangaiei. Telefonoz harremanetan jartzeko saiakera bat eginen da gutxienez, eta, harekin batera, mezu elektroniko bat bidaliko da, lanpostua eskaintzeko eta lanpostuaren ezaugarriak adierazteko.
Dei bakoitzaren idatzizko oharra jasoko da, adierazita gorabeherak, eguna eta ordua.
Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, zerrendan hurrengo denari deituko zaio, harik eta eskaintzen den lanpostua bete arte. Pertsona bat lokalizatu ezin izan dela ondorioztatzeko, beharrezkoa izanen da kontaktu-saialditik 24 ordu igaro izana erantzunik gabe (arestian aipatutakoa ikusita, harremanetan jartzeko ahaleginak gutxienez telefono bidezko saiakera bat eta mezu elektroniko bat bidaltzea ekarri beharko du).
Interesdun batekin harremanetan jartzea ezinezkoa denean, zerrendako postu berean jarraituko du.
10.3.3. Kontratatua Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartuko da, eta bertan kidetuko; beraz, haren kargu izanen da dagokion kuota eta PFEZaren atxikipena (pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga), behar diren kopuruetan.
10.4. Uko egitea.
10.4.1. Izangairen batek eskaini zaion lanpostuari uko egiten baldin badio, zerrendaren bukaerara pasatuko da, ez bada frogatzen honako egoera hauetakoren batean dagoela:
a) Horretara behartua egotea, indarrean dagoen izendapen, kontratu administratibo edo lan kontratu batengatik.
b) Aldi baterako ezintasun-egoeran egotea, edo lizentzia izatea haurra edukitzeagatik edo adoptatzeagatik.
c) Izendatua edo hautatua izatea kargu politiko baterako edo ordezkaritza kargu baterako, eta, horren ondorioz, bateraezintasuna izatea bere eginkizunetan aritzeko; aukeratua izatea administrazio publiko batean aritzeko, izendapen libreko plaza batean; edo Gorte Nagusiek edo parlamentu autonomiko batek aukeratu izana, konstituzio organoetan parte hartzeko, edo bertze postu batean aritzeko, ganbera batek hautatu behar duenean.
d) Ezkontzearen edo bikote egonkor izatearen ondorioz dagokion lizentzia gozatzen ari izatea, arau honekin bat: otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretua, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen erregelamendua.
e) Bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaideren bat hil izana, edo gaixotasun larri bat izatea, otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuan ezarritako epean.
f) Amatasun, aitatasun edo adopzio nahiz harrera kasuetan, otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuan ezarritako epean.
g) Hiru urtetik beherako haur bat zaintzea, edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.
h) Legezko zaintza dela eta, zuzenean zaintzea desgaitasun fisikoa, psikikoa edo sentsoriala duen pertsona bat, %33ko edo hortik gorako minusbaliotasuna duena, eta lan ordaindurik ez duena. Hori frogatzeko, egoki diren frogagiriak aurkeztu beharko ditu.
i) Bere kargura izatea bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, bere kasa bizitzeko gauza ez dena adinagatik (65 urtetik gorakoa), istripuagatik edo gaixotasunagatik, eta lan ordaindurik egiten ez duena. Hori frogatzeko, egoki diren frogagiriak aurkeztu beharko ditu.
j) Izangaiak hala erabakitzea, urtebeteko epearen barnean genero-indarkeriaren biktima izatearen ondorioz.
k) Erakunde ofizial baten beka bat jaso izana.
10.4.2. Aurreko apartatuan adierazitako egoeretako batean dauden izangaiek edo pareko egoeretan daudenek (kontratazio arloan eskumena duen organoak baloratuko du egoera hori) hamar egun balioduneko epea izanen dute, onartu gabeko lanpostua eskaintzen zaien egunetik hasita, hori egiaztatzeko agiriekin eta modu frogagarrian. Hala bada, zerrendan zuten toki berean jarraituko dute.
Lehen aipatutako kasuetan, izangaiek komunikatu beharko dute noiz dauden berriz zerbitzurako prest. Horretarako, aurkeztu beharko dituzte uko egitea ekarri zuen egoera noiz bukatu den adierazten duten agiriak. Komunikazio hori egiten ez den bitartean, ez zaie lanposturik eskainiko.
Alegatutako egoera frogatzen ez badu horretarako ematen zaion epean, ulertuko da eskainitako kontratuari uko egiten diola, bidezko arrazoirik gabe, deiaren egunetik hasita.
Era berean, hautagaiak edozein unetan jakinarazi ahalko dio Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateari kontratatzeko moduan ez egoteko edozein kausatan dagoela, eta jakinarazpena egiten den unean frogatu beharko du.
10.5. Zerrendatik kanporatzea.
10.5.1. Deia eragin duen zerrendatik kanpo geldituko dira honako egoera batean dauden izangaiak:
a) Ez betetzea baldintza orokorrak eta titulazioari lotutakoak, ez eta lanpostuan jarduteko beharrezkotzat jotzen diren gainerakoak ere.
b) Eskainitako lanpostuari arrazoirik gabe uko egitea.
c) Sinatutako kontratuari uko egitea.
d) Desgaitua egotea lanbidean jarduteko edo eginkizun publikoetan aritzeko, edo edozein administrazio publikotatik kendua izatea diziplinako espediente baten bidez, egoera horrek irauten duen bitartean.
10.5.2. Honako hau izanen da zerrendatik kanporatzeko prozedura:
Kanporatzeko kausaren bat dagoela jakinez gero, kasuan-kasuan eskumena duen organoak aginduzko txostena eginen du, eta, 10 egun balioduneko entzunaldia eman ondoren, bidezkoa denean, izangaia kanporatzeko proposamena eginen dio Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko buruari.
Buruak izangaiak kanporatzeko ebazpen bat emanen du, aurreko apartatuetan ezarritako arrazoiekin bat.
Kanporatzeko ebazpena interesdunari jakinaraziko zaio 10 eguneko epean gehienez, eta espresuki adieraziko zaio kanporatzearen arrazoia.
Kanporatzeko prozedura izapidetu bitartean, ulertuko da izangaia ez dagoela kontratatzeko moduan.
10.5.3. Honako hauetakoren bat egin duten izangaiek galdu eginen dute zerrendan zeukaten tokia, eta igaroko dira zerrendetako azken tokira:
a) Uko egitea, justifikatu gabe, eskainitako lanpostuari edo bi lan-eskaintzari.
b) Dei egin eta lanpostua onartu ondotik, kontratua ez sinatzea.
c) Sinatutako kontratuari uko egitea.
d) Kontratatzeko deitzea eta ezinezkoa izatea izangaiarekin harremanetan jartzea hark emandako bitartekoen bidez, gutxienez 6 aldiz saiatuta 2 hilabeteko epean.
11.–Datuen babesa.
2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluari jarraikiz (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO), izangaiei honako hau jakinarazten zaie:
–Izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatea da.
–Datuen tratamenduaren helburua da langileak hautatzea eta deialdiko lanpostua betetzea.
–Oinarri juridikoa honako hau da: DBEOren 6.1.b) artikulua, kontratu bat gauzatzeko behar den tratamendua, interesduna kontratu horren alderdi bat denean, edo berak eskatuta kontratu aurreko neurriak aplikatzeko beharrezkoa den tratamendua, eta DBEOren 6.1.c) artikulua, tratamenduaren arduradunari aplikagarri zaion legezko betebehar bat betetzeko behar den tratamendua.
–Datuak zer helburutarako bildu diren, helburu hori lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehazteko beharrezkoa den denbora guztian ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako Toki Erakundeen agiriak ebaluatzeko eta ezabatzeko jarraibideak).
–Datuen komunikazioa eginen da legeak ezarritako kasuetan (5/2015 ELD, urriaren 30ekoa), bai eta Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen iragarki-taulan eta web-orrian ere.
–Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, aurka egiteko eta datuak eramateko, Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen bulegoetara joz edo haren web-orriaren bidez. Halaber, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (aepd.es), uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin.
12.–Errekurtsoak.
Deialdi honen, deialdiaren oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Mankomunitateko buruari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
Urrotz-Hirian, 2026ko ekainaren 15ean.–Mankomunitateko burua, Javier Ibiricu Astrain.
I. ERANSKINA.–ESKABIDE EREDUA
Izena: ................................................................................................................................................
Deiturak: .......................................................................................... NANa: .......................................
Helbidea (kalea, zenbakia, solairua): ......................................................................................................
P. kd.: ....................................... Telefonoa: ............................................................................................
Posta elektronikoko helbidea: .................................................................................................................
ADIERAZTEN DUT:
1. Zerbitzu anitzetako enplegatu bat kontratatzeko deialdian onartua izan nahi dudala. Plazak D maila dauka, eta lan-kontratudun finkoan aritzeko da.
2. Betetzen ditudala argitaratutako deialdiaren oinarrietan ezarritako baldintzak.
3. Ez dudala lanpostuaren berezko zereginak egitea eragozten didan muga fisiko edo psikikorik.
4. Ez dudala indarrean diren xedapenetan ezarritako ezgaitasunetarik bat ere.
5. Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik kendua izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.
6. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, betetzen ditudala behar diren baldintza guztiak.
7. Honako agiri hauek erantsi dizkiodala eskabideari:
–Betebeharrak:
- NANaren edo horren baliokidearen fotokopia.
- OHOko, DBHko edo lehen mailako LHko ziurtagiriaren kopia edo beste titulu baliokideren batean.
- B motako gidabaimenaren fotokopia (indarrean egon behar du).
–Merezimenduak baloratzeko:
- Laneko eskarmentua: lan-eskarmentua frogatzen duen agiria (CVa), bai eta lan-bizitza eta lan-kontratuak edo, bestela, enpresaren ziurtagiriak.
- Prestakuntza: prestakuntza-tituluen ziurtagiriak.
Hortaz, epaimahaiari ESKATZEN DIOT onar nazala aipatutako hautapen-prozesuan.
.............................................(e)n, 2026ko .....................................aren ..................(e)(a)n
(Eguna eta sinadura)
ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA.
Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.Tratamenduaren arduraduna: Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatea. Xedea: langileak hautatzeko prozesuak kudeatzea.
Eskubideak:datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, deuseztatzeko eta informazio gehigarrian adierazitako bestelako eskubideak. Informazio osagarria: datuen tratamenduari eta datuak babesteko ordezkariari buruzko informazio gehigarria eta zehaztua ikusgai dago webgune honetako pribatutasun-politikan: www.izaga.es.
II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA
1. gaia.–Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko (AZM) udalerriak (Ibargoiti, Elo, Untzitibar, Itzagaondoa, Urrotz-Hiria eta Lizoainibar-Arriasgoiti): kale eta auzoen izena, mendiak, parajeak, ibaiak, etxolak, udal-araudia.
2. gaia.–Itzagako AZM (Ibargoiti, Elo, Untzitibar, Itzagaondoa, Urrotz-Hiria eta Lizoainibar-Arriasgoiti). Osaera. Udalkideak hautatzea. Biltzarra, osoko bilkurak eta alkatea. AZMren zerbitzuko langileak
3. gaia.–Oinarrizko ezagutzak laneko segurtasun eta higienearen gaineko arauez eta oztopo arkitektonikoen gaineko arauez.
4. gaia.–Igeltserotzako kontzeptu orokorrak. Tresnak. Materialak. Zolatzea eta alikatatzea. Kofratuak eta paretak egitea.
5. gaia.–Soldaduraren ezagutza eta doitze-makineriaren oinarrizko maneiuari buruzko ezagutza.
6. gaia.–Oinarrizko argi zirkuituak: etengailuak, kommutadoreak, entxufe-oinak, lanparak, pitzarazgailuak eta erreaktantziak. Argiteria publikoa mantentzea eta kontserbatzea: kableatu-sarea, koadroak eta luminariak.
7. gaia.–Iturgintzako eta berokuntzako instalazioen gaineko mantentze lanak: aparatu sanitarioak, txorrotak, zisternak, sifoiak, berokuntza zirkuituak, zirkuitua betetzea eta airez purgatzea, galdara gelak eta haien osagai bereziak, eta iturri publikoak. Etxeko kontsumorako uraren goi- eta behe-horniduraren sarea mantentzea eta konpontzea, eta ihesak detektatzea.
8. gaia.–Elektrizitateko eta iturgintzako eskemak ulertzea.
9. gaia.–Pintura. Motak, produktuak, erremintak eta aplikazioa.
10. gaia.–Lorategiak eta berdeguneak zaintzea eta mantentzea: oinarrizko kontzeptuak. Tresnak: eskuzkoak, elektrikoak eta motordunak. Erabilera eta maneiua. Garbiketa eta mantentze-lana. Ureztatzea, ongarritzea eta inaustea.
11. gaia.–Ur-biltegiak eta horien klorazio-sistemak mantentzea. Kontzeptu orokorrak. Higiene- eta osasun-baldintzak eta segurtasunekoak.
12. gaia.–Informatika, erabiltzaile mailakoa. Word, Excel eta posta elektronikoa.
13. gaia.–Itzagako IZMren 2020ko ur-horniketa eta hustuketengatiko tasen ordenantza fiskala.
14. gaia.–Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko estatutuak.
Iragarkiaren kodea: L2608672
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
