128. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRURTZUN ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

2026ko lan publikoaren eskaintza

Irurtzun aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen batzarrak 2026ko martxoaren 12an hartutako akordioaren bitartez, honako hau onartu zuen:

Nafarroako administrazio publikoaren sarbidearen erregelamendua onartzen duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren arabera, administrazioek urteko lan publikoaren eskaintza onetsiko dute, eta hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Aurrekontuan zuzkidura duten lanpostu hutsak sartuko dira lan-eskaintzan, eta bertan adieraziko da horietatik zein diren dagokion urtean bete behar direnak.

Hau dena ikusita, Irurtzun aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen batzarrak,

ERABAKI DU:

Lehenbizikoa.–2026rako lan publikoaren eskaintza osoa onestea. Hona:

2026ko ekitaldiko lan eskaintzak lanpostu huts hauek ditu:

Lanpostua: lan-araubidekoa. 15. zenbakia plantilla organikoan. Garbitzaile lanpostua. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldi partziala. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %8. Arrisku bereziko osagarria: %4. Berariazko betebeharra: euskaraz jakitea nahitaezkoa (B2).

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Irurtzun aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen lan publikoaren eskaintza 2026rako, adieraziz aipatutako lanpostuak 2026an beteko direla.

Akordio honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Irurtzunen, 2026ko apirilaren 3an.–Lehendakaria, Unai Razkin Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2608863