128. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2041/2026 EBAZPENA, ekainaren 18koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzen baita Daniel Ancizu Martínez jaunak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea (216/2026 prozedura arrunta).

Daniel Ancizu Martínez jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, Nafarroako Foruzaingoko foruzain-agente lehenen berrogeita hamaika plaza barne igoeraz eta kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren barruan aurkeztu zuen gora jotzeko errekurtsoari Nafarroako Gobernuko Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak eman dion ustezko ezespenaren aurka. Gora jotzeko errekurtso hori deialdiko kalifikazio epaimahaiak 2026ko urtarrilaren 16an argitaratutako erabakiaren aurka jarri zuen, zeinaren bidez onetsi baitziren proba teoriko praktikoaren behin betiko emaitzak.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak eskatu du igor diezaiotela administrazio espedientea, eta kasuan kasuko epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea Daniel Ancizu Martínez jaunak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea (216/2026 prozedura arrunta).

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta Daniel Ancizu Martínez jaunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko ekainaren 18an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

Iragarkiaren kodea: F2608962