128. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZANGOZA

Oposizioa, bete daitezen administrari-ofizialen hiru plaza, barne-igoera murriztuaren bidez

Zangozako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko ekainaren 9an, honako hauek onetsi ditu: deialdia eta oinarriak, bete daitezen administrari-ofizialen hiru plaza, barne-igoera murriztuaren bidez, Zangozako Udalaren zerbitzukoak.

OINARRIAK

1. oinarria.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da betetzea administrari-ofizialen hiru plaza, barne-igoera murriztuaren bidez, Zangozako Udalaren zerbitzukoak, plantillan plazarik gehitu gabe. Parte har dezakete Udaleko plantillako langile finkoek, baldin betetzen badituzte deialdian eskatzen diren baldintzak.

1.2. 2024ko maiatzaren 13ko osoko bilkuran onetsi zen behin betiko Udalaren 2024ko plantilla organikoa (2024ko 259. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 23koa), eta bertan ezarri zen barne-igoera murriztuaren bidez beteko zirela administrari laguntzailearen lanpostuak (plantillako 10.4, 10.5 eta 10.6 kodeak), C mailan sartze aldera, administrari-ofizial gisa (kodeak: 10.4, 10.5 eta 10.6, hurrenez hurren).

1.3. Prozesu honetarako deia egin da jarraikiz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuari, zehazki, 15.6 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).

1.4. Deialdi honen ondorioz izendatzen diren izangaiak, behar diren hautaprobak gainditu ondotik betiere, administrari-ofizial izanen dira, eta C mailan sartuko dira plazaz jabetzen direnetik. Hala, aurretik betetzen zituzten plazak automatikoki amortizatuko dira, eta, horren ondorioz, plaza kopurua ez da gehituko plantilla organikoan.

2. oinarria.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Zangozako Udaleko funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izatea, D mailakoa, eta izendatua edo esleitua egotea administrari laguntzailearen lanposturako.

b) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hauetako bat edukitzea: Batxilergo titulua, bigarren mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokidea, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

Titulazioaren baldintzaren ordez, kasu honetan (C maila) aukeran egonen da zortzi urteko antzinatasun aitortua frogatzea administrazio publikoen zerbitzuan, bat etorriz 251/1993 Legegintzako foru-dekretuaren 15.2 artikuluarekin.

c) Bost urteko antzinatasun aitortua frogatzea administrazio publikoetan.

d) Abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea, salbu eta borondatezko eszedentzian dagoen pertsona zerbitzuak egiten ari baldin bada administrazio honetako beste lanpostu finko edo aldi baterako batean.

2.2. Hautatutako izangaiek baldintza horiek guztiak frogatu beharko dituzte deialdi honetan ezarritako epean eta moduan. Ulertuko da baldintza horiek bete behar direla eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, halaber, bete beharko dira hautapen-prozesu osoan, izendapena egiten den arte.

3. oinarria.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkeztu beharko dira Zangozako Udalaren erregistroan, edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako bideetako edozein baliatuz (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legea), hogei egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdi honetan argitaratzen den ereduari lotu beharko zaizkio eskabideak.

Eskabidea posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean aurkeztu beharko da, data eta zigilua jar diezazkioten postako langileek, ziurtatu aurretik eta Zangozako Udalaren erregistro orokorrera igorri aurretik.

3.2. Desgaitasun aitortua duten izangaiek aurkeztu beharko dute hura frogatzeko agiria, organo eskudunak emana, parte hartzeko eskabidearekin batera. Halaber, egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, denboraren nahiz baliabideen aldetik. Kasu horretan, eskabidean bertan adierazi beharko dute, eta, horrez gainera, aparteko orri batean azaldu beharko dute zer desgaitasun duten eta zer egokitzapen eskatzen dituzten.

3.3. Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, bi aldeena.

b) Honako alderdi hauek frogatzen dituen ziurtagiria: administrari laguntzailearen izendapena, lanpostu horretan duen antzinatasuna eta administrazio-egoera. Udalak ofizioz gehituko du.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4. oinarria.–Izangaiak onartzea eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Alkatetzak ebazpen bat emanen du, onesteko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak, eta aginduko du argitara dadila Udalaren iragarki-taulan eta webgunean (deialdiaren fitxan).

Ezarritako epean ez bada batere eskabiderik aurkezten, alkateak ebazpen bat emanen du, deialdiko plaza bete gabe uzteko.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epean izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko, behin zerrenda Udalaren iragarki-taulan eta webgunean (deialdiaren fitxan) argitaratzen denetik hasita.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatutakoan eta horiek ebatzi ondoren, Alkatetzak ebazpen bat emanen du, onesteko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila Udalaren iragarki-taulan eta webgunean (deialdiaren fitxan).

Inor ez bada bazterturik gelditzen, zuzenean onetsiko da izangai onartuen behin betiko zerrenda, eta aginduko da argitara dadila, arestian aipaturiko bide berak baliatuz.

5. oinarria.–Kalifikazio-epaimahaiaren osaera, eraketa eta jarduketa.

5.1. Epaimahaiaren osaera argitaratuko da behin eraturik dagoenean.

Epaimahaiburua: Javier Solozabal Amorena. Zangozako Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Marta Tiebas Lacasa. Zangozako Udaleko zinegotzia eta alkateordea.

Epaimahaikidea: Etienne Alzate Figueras. Xabierko eta Ezporogiko udaletako idazkaria eta kontu-­hartzailea.

Ordezko epaimahaikidea: Jesús Miguel Erburu Arbizu. Eguesibarko Udaleko idazkaria.

Epaimahaikidea: Juan Carlos González Muñoz. Esako Udaleko idazkaria eta kontu-hartzailea.

Ordezko epaimahaikidea: Maider Ureta Aizcorbe. Ezkarozeko, Jaurrietako eta Orontzeko Udalen Batasuneko idazkaria eta kontu-hartzailea.

Epaimahaikidea: Javier Lizarraga Liberal, Zangozako Udaleko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko epaimahaikidea: Nicolás Escott Sáez, Zangozako Udaleko langileen ordezkariek izendatua.

Epaimahaikide idazkaria: Cristina Aisa Rivera, Zangozako Udaleko idazkaria.

Ordezko idazkaria: Raquel García Areso, Zangozako Udaleko idazkaria eta kontu-hartzailea.

5.2. Epaimahaia eratuko da epaimahaiburuak deialdia eginda, probak hasi baino lehenago.

5.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, baldin bertan ez badago kideen gehiengo osoa gutxienez.

5.4. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako jasotzen diren egoeretako batean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruzko auzi guztiak.

Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6. oinarria.–Oposizioaren nondik norakoa.

6.1. Oinarri hauetan adierazitakoaren arabera eginen da deialdia.

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da oposizioaldiko probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

6.2. Oposizioaldia 2026ko urritik aurrera hasiko da, eta proba hau izanen du:

6.2.1. Proba teoriko-praktikoa.

Egin beharko da proba teoriko bat, praktiko bat eta/edo teoriko-praktiko bat, II. eranskineko gai-zerrendako gaiei buruzkoa.

Ariketan 60 puntu lor daitezke, gehienez, eta bazterturik geldituko dira eskatzen den gehieneko puntuazioaren erdia, gutxienez, eskuratzen ez duten izangaiak.

Proba hau egiteko ez da inolako testurik kontsultatzen ahalko, ez eta bestelako materialik erabiltzen ahalko ere, bolaluma urdina edo beltza ez bada.

6.3. Probarako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiek azaldu beharko dute aldean daramatela nortasun agiri nazionala, AIZa (atzerritarraren identifikazio-zenbakia) edo pasaportea. Baztertuta geldituko dira nor diren frogatzen ez dutenak edo agertzen ez direnak.

6.4. Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenentzat, denbora eta baliabideen aldetik, baldin eskabidean hala eskatu badute.

6.5. Proba egin ondoren, Udalaren webgunean eta iragarki-taulan argitaratuko dira izangaiek lortutako emaitzak.

7. oinarria.–Prozesua gainditu dutenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

Prozesua buruturik, gainditu duten izangaiak izendatzeko proposamena igorriko dio epaimahaiak Alkatetzari.

8. oinarria.–Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Alkatetzak administrari-ofizial izendatuko ditu (C maila) aurreko apartatuan aipatutako proposamenean jasotzen diren izangaiak, eta aginduko du izendapena argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Betiere, izendapenaren aurretik, izangai horiek agiri bidez frogatu beharko dute betetzen dituztela 2. oinarriko baldintzak.

8.2. Izangai izendatuek hamar egun naturaleko epea izanen dute karguaren jabetza hartzeko, izendapena jakinarazten denetik hasita. Aipatu epearen barnean izangairen batek ez badu jabetza hartzen, administrari-ofizial izateko eskubide guztiak galduko ditu, salbu behar bezala frogaturiko ezinbesteko kasuetan.

9. oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Zangozako Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Zangozan, 2026ko ekainaren 11n.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.

I. ERANSKINA.–ESKAERA

https://www.navarra.es/appsext/DescargarFichero/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/005_Local_solicitud_proceso_selecc_E.pdf

II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

1.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, hizpide duena administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea: I. titulutik V. titulura, biak barne.

2.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen Oinarriei buruzkoa. II. eta V. tituluak.

3.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: III. titulua: I. kapituluko 1. eta 2. atalak eta II. kapitulua. VI. titulua. IX. titulua: I. kapituluko 1., 2. eta 3. atalak eta II. kapituluko 2. atala. Urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretua (dekretu horrek hein batean garatzen du Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzeari dagokionez).

4.–2568/1986 Errege Dekretua, azaroaren 28koa, onesten duena Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua: IV. titulua. I. kapituluko 3. eta 4. atalak eta II. kapituluko 1. atala.

5.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa: II. titulua. Udal zergak.

6.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, zeinaren bidez onesten baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina. V. titulua: Administrazioaren esku-hartzea lurzoruaren eraikuntzan eta erabileretan, eta hirigintza arloko diziplina.

7.–17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena: I. tituluko V. kapitulua: Jarduera sailkaturako lizentzia behar duten instalazioak eta jarduerak.

8.–1690/1986 Errege Dekretua, uztailaren 11koa, onesten duena Toki Entitateetako Biztanleriaren eta Lurralde Mugaketaren Erregelamendua: II. titulua. Biztanleria eta errolda: I. kapitulua. Herritarrak eta udal errolda; II. kapitulua. Udal erroldaren kudeaketa; III. kapitulua. Udal errolda egiaztatzea eta kontrolatzea; IV. kapitulua. Udal errolda berrikustea.

9.–Word 2016 testu-prozesadorea: lan eremua; eragiketak dokumentuekin; testuarekin lan egitea; formatua; orrialdearen diseinua; taulak; irudiak; estiloak; estekak txertatzea; goiburuak eta orri-oinak lantzea; edukien aurkibidea; ilustrazioak lantzea; korrespondentzia konbinatzea; eremuekin lan egitea; inprimaketaren konfigurazioa.

10.–Excel 2016 kalkulu-orria: lan eremua; eragiketak liburu eta orriekin; formatuak; eragiketak gelatxoekin eta gelatxo multzoekin; formulak; oinarrizko funtzioak eta funtzio aurreratuak; grafikoak; datuekin lan egitea Excel-en; txantiloiak erabili eta sortzea; taula dinamikoak; inprimaketaren konfigurazioa.

11.–Administrazio elektronikoa eta egoitza elektronikoa. Ziurtagiri elektronikoa eta sinadura digitala. Cl@ve. Oinarrizko kontzeptuak. Utilitateak. Ziurtagiriak lortzea eta kudeatzea, ziurtagiri-motak, ziurtapen-agintaritzak, instalazioa.

12.–Oinarrizko kontzeptuak Interneti eta posta elektronikoari buruz: Outlook eta Webmail. Outlook: posta elektronikoa, egutegia, kontaktuak. Webmail-intranet eta extranet, webmail zerbitzaria, posta elektronikoko erabiltzailea.

13.–AUNA. Espedienteen eta erregistroaren kudeatzailea.

Oharra: zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Iragarkiaren kodea: L2608577