128. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOBEITI

Aldaketa, 2024ko lan publikoaren eskaintzan

Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko martxoaren 12an hartutako erabakiaren bidez, onetsi zen 2024ko lan publikoaren eskaintza (2024ko 68. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 4an).

Tokiko Gobernu Batzarrak 2026ko ekainaren 9an hartutako erabakiaren bidez, 2024ko lan publikoaren eskaintza publikoa aldatzen da, honela:

–Atezainaren plaza bat (45 zenbakia), D mailakoa eta Kultura, Euskara, Kirola eta Gazteria Alorrekoa. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Betetzeko modua: oposizio-lehiaketa, desgaitasuna dutenentzako txanda murriztuan. Egoera: hutsik. Hizkuntza-eskakizuna: B2, nahitaezkoa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta interesdunei ohartarazten zaie ezen, administrazio-bideari amaiera ematen dion ebazpen horren aurka, honako errekurtso hauek jar daitezkeela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Berriobeitin, 2026ko ekainaren 18an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2608891