128. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Erriberriko ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2026ko martxoaren 20an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin hipotekatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 01508.

2. Helbide elektronikoa:

https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200101508

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, enkanteen atari horretan.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarri beharreko ondasuna:

–Lote bakarra:

Erriberriko finka, zenbaki hau duena: 6872.

Erregistro kode bakarra: 31016000385719.

Erregistroko datuak:

Liburukia: 1394 Liburua: 99 Orria: 164 Inskripzioa: 1.

Deskribapena:

Hirikoa: hemeretzi.–Etxebizitza, Iruñetik Zaragozara doan errepidean dagoen zenbakirik gabeko eraikin batean, zeinak egun Clarisas kaleko 1 zenbakia baitu (hirugarren blokea esaten zaio), eskaileratik igo eta hirugarren solairuan eskuinean dauden bi etxebizitzetatik eskaileratik hurbilen dagoena, A letrarekin seinalatua, zeina B motakoa baita. Laurogeita hamasei metro eta hirurogeita hamaika dezimetro karratuko azalera eraikia du, eta hirurogeita sei metro eta hirurogeita hamaika dezimetro karratuko azalera erabilgarria. Honako hauek ditu: atondoa, korridorea, sukalde-jangela, hiru logela, komuna eta balkoia. Mugakideak: sartu eta eskuinaldean, eraikina edo laugarren blokea; ezkerraldean, solairu bereko B letrako etxebizitza; atzealdean, Larrainetako bidea. Ehuneko sei osoko eta hogeita bost ehuneneko partaidetza du eraikinaren elementu komunetan.

Titulartasuna: lehen inskripzioaren arabera, María Rosario Urdiciain Azcárate andrearen jabetzapean dago inskribatuta, izaera pribatiboarekin, Félix Liberal Andión jaunari erosita, zeina Carmen Siso Lopez andrearekin ezkonduta baitzegoen, Tafallan mila bederatziehun eta hirurogeita hamabosteko urtarrilaren hogeita hamarrean Manuel Pérez Martínez notarioaren aurrean egiletsitako eskrituraren bidez. Lehenengo inskripzioa mila bederatziehun eta hirurogeita hamabosteko otsailaren seian egin zen.

Betearazi beharreko bermearen aurreko kargak eta/edo ukipenak: kargetatik libre dago.

Katastrokoa:

Erriberriko udal mugarteko 10. poligonoko 674. lurzatiko 19. hiri-unitatea da, 1. azpiarean. Clarisas kaleko 1 zenbakiko 3. solairuko A atean dagoen etxebizitza, 89,00 metro karratukoa.

Katastroko erref.: 310000000001851879LS.

6. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848428693, helbide elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2026ko ekainaren 26an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2609307