128. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

40/2026 FORU DEKRETUA, ekainaren 17koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuan enplegu publikoaren eskaintza partzial bat onesten duena.

Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuak jakinarazi du enplegu publikoaren eskaintza partzial bat sustatu behar dela: suhiltzaile-gidari laguntzaileen 42 plaza huts eta suhiltzaile-peoi laguntzaileen 17 plaza huts.

Abenduaren 23ko 31/2022 Legeak, 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoak, 20.Bat artikuluaren 1. apartatuan xedatzen duenez, administrazio publikoekin harreman mugagabea izanen duten langile berriak enplegu publikoaren eskaintzaren bidez sartuko dira, urte anitzeko esparru batean gauzatuko den plangintza baten ondorioz.

Orobat, 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen artikuluen artean, muga batzuk ezarrita daude administrazio publikoetan langile berriak sartzeko, eta salbuespen batzuk zehazten dira, jarduera publikoaren sektore jakin batzuetan aplikatzen ahal direnak.

Jasotzen dituen salbuespenen artean, xedatzen du suteak prebenitzeko eta itzaltzeko zerbitzuetako langileen plazak ez direla gehieneko ordezte-tasarako kontatuko, baldin eta, aurrekontu-zuzkidura izanik, beharrezkoak badira zerbitzu horiek emateari eta sortzeari eta haien antolaketari eta egiturari buruzko lege edo erregelamenduetan ezarrita dagoena betetzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantilla organikoaren datuak aztertuta, ondorioztatzen da ezen, 2026rako enplegu publikoaren eskaintza partzial hori, suhiltzaile-gidari laguntzaileen eta suhiltzaile-peoi laguntzaileen lanpostuetarako dena, 59 plazakoa dela osotara, Administrazio Erroaren eremuari dagokionez. Haietatik, 42 plaza dira suhiltzaile-gidari laguntzaile izateko eta 17 plaza, aldiz, suhiltzaile-peoi laguntzaile izateko.

Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak, negoziazioa egin ondoren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile funtzionarioen eta estatutupekoen Negoziazio Mahai Orokorrean, Nafarroako Gobernuari proposatu dio onets dezala 2026rako enplegu publikoaren eskaintza partzial bat. Eskaintza horretan 59 plaza sartu dira guztira suhiltzaile-gidari laguntzaileen eta suhiltzaile-peoi laguntzaileen lanpostuetarako.

59 plaza horiek hutsik ageri dira plantilla organikoan, eta aurrekontuetan bada horiek betetzeko adinako zuzkidura.

Azkenik, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legean ezarritakoa betetzeko asmoz, enplegu publikoaren eskaintza partzial honetan 2 plaza gordeko dira genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba-txandarako, eta zehazten da zer lanpostutan aplikatuko den erreserba hori.

Hori horrela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita seiko ekainaren hamazazpian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren enplegu publikoaren eskaintza partzial bat onestea.

1. Enplegu publikoaren eskaintza partzial bat onesten da, 42 plaza dituena suhiltzaile-gidari laguntzaile izateko eta 17 plaza, aldiz, suhiltzaile-peoi laguntzaile izateko. Plazak ez dira kontatuko 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorren abenduaren 23ko 31/2022 Legearen ordezte-tasaren ondorioetarako.

2. I. eranskinean biltzen dira plazen xehetasunak.

3. Lanpostuen sarrera-deialdietan bete beharreko plazen zenbakiak kasuan kasuko lekualdatze-lehiaketen ondorioz gelditzen direnenak izanen dira.

Hala ere, enplegu publikoaren eskaintza partzial honetan sartutako plazen kopuru osoari (59) eusteko, plaza zenbakiak beste batzuekin ordezten ahalko dira, plazak esleituz gero plaza erreserbarik gabeko burutza bat uzten duen langile finko bati, borondatezko eszedentzia bukatu eta jardunean hasten direnei, lanpostu izendapen ezberdinak dituzten lekualdatze-lehiaketetako parte-hartzaileei, edo ordenamendu juridikoan plazak betetzeko aurreikusitako beste edozein modu edo arrazoirengatik, baita antolaketa-arrazoiengatik eta behar bezala justifikatutako zerbitzu beharrengatik ere.

2. artikulua. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txanda.

1. Enplegu publikoaren eskaintza partzial honetan, 2 plaza gordeko dira genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandarako.

2. Erreserba hori honako lanpostu hauetan aplikatuko da:

–Plaza bat, suhiltzaile-gidari laguntzailerako.

–Plaza bat, suhiltzaile-peoi laguntzailerako.

3. artikulua. Espainiako nazionalitatea izatea beharrezkoa duten plazak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari ahalmena ematen zaio ebazpen bidez zehaztu dezan, kasuan kasuko sarrerako hautaprobak egiteko deialdiak onetsi aurretik, zein plazak duten atxikia ahal publikoak betetzea edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen interesak zaintzeko erantzukizuna, horietan sartzeko Espainiako nazionalitatea izatea exijituko baita.

4. artikulua. Foru dekretu honen bidez onesten den enplegu publikoaren eskaintzan sartzen diren plazak eskainiko dira kasuan kasuko sarrerako deialdia onesten den egunean plantilla organikoan agertzen diren betebeharrekin.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek indarra hartuko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.

Iruñean, 2026ko ekainaren 17an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Inmaculada Jurío Macaya.

I. ERANSKINA.–ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZA PARTZIALA, SUHILTZAILE-GIDARI LAGUNTZAILEEN ETA SUHILTZAILE-PEOI LAGUNTZAILEEN LANPOSTUETARAKO (2026)

ATXIKIPENA

PLAZA HUTSA

MAILA

LANALDIA

PLAZA

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-gidari laguntzailea

D

Osoa

12134

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-gidari laguntzailea

D

Osoa

12135

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-gidari laguntzailea

D

Osoa

12136

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-gidari laguntzailea

D

Osoa

12137

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-gidari laguntzailea

D

Osoa

12138

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-gidari laguntzailea

D

Osoa

12139

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-gidari laguntzailea

D

Osoa

12140

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-gidari laguntzailea

D

Osoa

12141

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-gidari laguntzailea

D

Osoa

10952

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-gidari laguntzailea

D

Osoa

10498

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-gidari laguntzailea

D

Osoa

10502

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-gidari laguntzailea

D

Osoa

11766

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-gidari laguntzailea

D

Osoa

11767

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-gidari laguntzailea

D

Osoa

11770

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-gidari laguntzailea

D

Osoa

9407

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-gidari laguntzailea

D

Osoa

10492

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-gidari laguntzailea

D

Osoa

10493

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-gidari laguntzailea

D

Osoa

10496

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-gidari laguntzailea

D

Osoa

10504

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-gidari laguntzailea

D

Osoa

10506

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-gidari laguntzailea

D

Osoa

10949

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-gidari laguntzailea

D

Osoa

11764

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-gidari laguntzailea

D

Osoa

9484

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-gidari laguntzailea

D

Osoa

10500

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-gidari laguntzailea

D

Osoa

9471

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-gidari laguntzailea

D

Osoa

9495

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-gidari laguntzailea

D

Osoa

10495

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-gidari laguntzailea

D

Osoa

10497

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-gidari laguntzailea

D

Osoa

10501

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-gidari laguntzailea

D

Osoa

10953

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-gidari laguntzailea

D

Osoa

10954

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-gidari laguntzailea

D

Osoa

10955

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-gidari laguntzailea

D

Osoa

11765

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-gidari laguntzailea

D

Osoa

11768

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-gidari laguntzailea

D

Osoa

11769

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-gidari laguntzailea

D

Osoa

11771

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-gidari laguntzailea

D

Osoa

9466

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-gidari laguntzailea

D

Osoa

10494

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-gidari laguntzailea

D

Osoa

10505

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-gidari laguntzailea

D

Osoa

10950

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-gidari laguntzailea

D

Osoa

10951

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-gidari laguntzailea

D

Osoa

11772

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-peoi laguntzailea

D

Osoa

12142

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-peoi laguntzailea

D

Osoa

9500

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-peoi laguntzailea

D

Osoa

9518

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-peoi laguntzailea

D

Osoa

9534

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-peoi laguntzailea

D

Osoa

9554

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-peoi laguntzailea

D

Osoa

9581

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-peoi laguntzailea

D

Osoa

9499

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-peoi laguntzailea

D

Osoa

9502

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-peoi laguntzailea

D

Osoa

9577

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-peoi laguntzailea

D

Osoa

10957

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-peoi laguntzailea

D

Osoa

9552

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-peoi laguntzailea

D

Osoa

9547

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-peoi laguntzailea

D

Osoa

9549

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-peoi laguntzailea

D

Osoa

9550

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-peoi laguntzailea

D

Osoa

10956

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-peoi laguntzailea

D

Osoa

10958

S.Z.: ATAL OPERATIBOA

Suhiltzaile-peoi laguntzailea

D

Osoa

10959

Iragarkiaren kodea: F2608767