1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
269E/2026 EBAZPENA, ekainaren 18koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez partez onartzen baita Arbizuko udal mugartean haragi-prestakinak egiten dituen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Arbizu SL da.
Espediente mota | Ingurumen baimen bateratuaren baldintzak aldatzea |
Espedientearen kodea | 0001-0061-2026-000037 | Hasiera eguna | 2026-05-14 |
Kudeaketa unitatea | Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua |
Telefonoa | 848426254-848427587 | Helbide elektronikoa | autprema@navarra.es |
Sailkapena | Legeria | Jarduera |
17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa | 1. eranskina / 9.2 taldea |
1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa | I. eranskina / Bat ere ez |
2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa | I. eranskina / Bat ere ez |
21/2013 Legea, abenduaren 9koa | Sartu gabeko zentroa |
Instalazioa | HARAGI-PRESTAKINAK EGITEA |
Titularra | ARBIZU SL |
Ingurumen identifikaziorako zenbakia | 3102709001 |
Tokia | Loinez Bidea z.g. - 1. poligonoa, 1073. lurzatia |
Koordenatuak | UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 577.945 eta Y: 4.751.016 |
Udalerria | ARBIZU |
Proiektua | Sortzen diren hondakinen zerrendan hondakin berri bat sartzea, 170402 EHZ kodea duena |
Egun abian den instalazio horrek ingurumen baimen bateratua du, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorra aplikatuta eman baitzitzaion; izan ere, jarduera hori sarturik dago aipatutako foru lege horren 1. eranskineko 9.2 taldean.
2026ko maiatzaren 14an, titularrak eskatu zuen bere ingurumen baimen bateratuan ezarritako baldintzak aldatzeko, zehazki, ingurumen baimen bateratuaren III. eranskinean, sortzen dituen hondakinen zerrendan, beste hondakin mota bat sartzeko, 170402 EHZ kodea duena.
Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak aztertu du aurkeztutako eskaera, eta balorazio hau egin du:
EHZ KODEA | AZALPENA | BALORAZIOA |
17 04 02 | Aluminioa | Ez da onartzen hondakinen zerrendan sartzea, kode hori eraikuntzako eta eraispeneko hondakinetatik datorren aluminiorako delako. Emandako deskribapena ikusita (hestebeteen sokak eta hondakin organikoak dituzten grapak), bidezkoa da 020299 EHZ kodea baimentzea, kode hori beste kategoria batean zehaztu gabeko hondakinentzat baita, "Haragia, arraina eta animalia-jatorriko beste elikagai batzuk prestatzean eta elaboratzean sortutako hondakinak" kapituluaren barruan. |
Onartutako aldaketek ez dute eragozten instalazioaren funtzionamendu egokia ingurumenari dagokionez, eta bat datoz ingurumen baimen bateratuan ezarritako gehieneko isurketa balioekin eta gainerako eskakizunekin, bai eta teknika erabilgarri onenen aplikazioarekin ere.
Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, bidezkoa da ingurumen baimen bateratua aldatzea.
Ebazpen proposamena hamabost egunez egon da instalazioaren titularrari entzunaldia emateko izapidean, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.
Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehendabizikoa.–Partez onartzea Arbizuko udal mugartean haragi-prestakinak egiten dituen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean adierazitako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Arbizu SL da.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute haren aurka, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.
Laugarrena.–Ebazpen hau Arbizu SLri eta Arbizuko Udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko ekainaren 18an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Javier Larrañeta Nido.
Oharra: Ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/ConsultasAAU.html#/ConsultaAutorizacionesAmbientalesUnificadas.
Iragarkiaren kodea: F2608906