1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
113/2026 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak emana, argitara ematen dituena Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialeko Osoko Bilkurako kideen zerrenda eta lehendakariaren eta Batzorde Betearazleko kargudunen izendapenak.
Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 26/2026 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialeko Osoko Bilkura berritzeko hauteskundeetarako deia egin zen.
Ikusirik, batetik, Ganberaren legedian ezarritakoaren arabera Osoko Bilkurako legezko kide izan daitezkeenak adina hautagaitza aurkeztu direla, hots, 46, eta bestetik, hautagaitza guztiek betetzen dituztela Barne Araudiaren Erregelamenduko 56. artikuluan ezarritako baldintzak, Hauteskunde Batzordeak Osoko Bilkurako kide izateko hautagaiak aldarrikatu ditu 2026ko martxoaren 24an. Artikulu horren 5. atalean xedatutakoarekin bat, kontuan harturik aurkeztutako hautagaien kopurua bete beharreko kideen kopurua adinakoa dela, hautagaiak aldarrikatzearekin batera hautatu ere egiten dira, eta, hortaz, ez da beharrezkoa hautapenik egitea.
2026ko apirilaren 16an, Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialaren Barne Araudiaren Erregelamenduko 68. eta 69. artikuluetan ezarritakoarekin bat, Osoko Bilkura eratzeko bilera egin zen, eta lehendakaria eta Batzorde Betearazlea hautatu ziren. Eraketa bilkura horren akta egin zen.
Aipatutako 69. artikulu horren 3. atalean xedatzen denaren arabera, administrazio gidariko organo eskudunak aginduko du lehendakariaren, Batzorde Betearazleko kargudunen eta Osoko Bilkurako kideen izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.
Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialeko Osoko Bilkurako kideen zerrenda eta lehendakariaren eta Batzorde Betearazleko kargudunen izendapenak, ebazpen honen eranskinean jasotzen direnak.
Iruñean, 2026ko ekainaren 16an.–Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusia, Iñigo Arruti Torre.
OSOKO BILKURAKO KIDEAK
–Industrien taldea.
AN S. COOP.
BODEGAS OCHOA SA
INURRIETA SL
JOSÉ SALCEDO SORIA SL
FRENOS IRUÑA SAL
GRUPO CETYA SA
ICER BRAKES SA
MAGNESITAS NAVARRAS SA
MITSUBISHI LOGISNEXT EUROPE SA
ROCKWOOL PENINSULAR SAU
ARDENA PAMPLONA SLU
SAGAMOVIL SA
AZKOYEN SA
I-DE REDES ELÉCTRICAS INTELIGENTES SAU
M. TORRES DISEÑOS INDUSTRIALES SAU
–Zerbitzuen taldea.
CAMERA TRADE SLU
COMERCIAL CUADRADO SLU
LOS TACONES DE LOLA SL
LUIS ZUAZU SL
UNSAIN SLU
EL CORTE INGLÉS SA
BIURDEL SL
VENTA BIOK SA
LA PERLA PAMPLONA SL
TRANSPORTES HERMANOS MUNARRIZ OLLACARIZQUETA SL
TAFATRANS LOGÍSTICA Y SERVICIOS SL
CAIXABANK SA
CAJA LABORAL POPULAR S.COOP.
CAJA RURAL DE NAVARRA SCC
NAFARROAKO AUTOBIDEAK SA
DESPACHO TABERNA SL
GRUPO GEISER PHARMA SL
INFARCO SA
OLEOSANDÚA SL
TRUCK AND WHEEL GROUP SL
OBRAS ESPECIALES E INFRAESTRUCTURAS SA
SPIE ENERGY SYSTEMS IBERICA SLU
VIDAURRE GROUP FV SL
–Autonomoen taldea.
HUANG HUANG AIWEI Y PÉREZ POU CARLOS
IMIZCOZ OSES, DANIEL E IMIZCOZ OSES, LAURA
–Ekarpen handieneko enpresen taldea.
AMIXALAN SL
BERCABER SERVICIOS HOTELEROS SL
DIARIO DE NAVARRA SA
ELECTRODOMÉSTICOS JATA SA
EROSKI S.COOP.
ULTRACONGELADOS VIRTO SA
–Lehendakaria eta Batzorde Betearazlea.
Lehendakaria: Javier Taberna Jiménez (Despacho Taberna SL).
Lehenengo lehendakariordea: Miguel Suárez Martínez (Tafatrans Logística y Servicios SL).
Bigarren lehendakariordea: Rafael Moreno Arocena (La Perla Pamplona SL).
Diruzaina: Víctor Torres Ruíz (Nafarroako Autobideak SA).
Epaimahaikidea: Rebeca Laura Sandúa Escribano (Aceites Sandúa Group SL).
Epaimahaikidea: Amaia Goñi Lacabe (Amixalan SL).
Epaimahaikidea: Carlos Sagüés Salvide (Sagamóvil SA).
Epaimahaikidea: José Joaquín Senosiáin Murillo (Grupo Cetya SA).
Epaimahaikidea: Eduardo Ryan Murúa (I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU).
Epaimahaikidea: Celso Clariana Poch (Camera Trade SLU).
Iragarkiaren kodea: F2608789