128. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariaren martxoaren 31ko 30E/2026 Foru Aginduaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnei. Foru agindu horren bidez dirulaguntza deialdi bat onetsi zen, "2026an hedabideetan euskararen erabilera sustatzeko laguntzak" izenekoa.

Iragarki honen bidez jakinarazten da ezen gora jotzeko errekurtso bat jarri duela Baigorri Argitaletxe SAk, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariaren martxoaren 31ko 30E/2026 Foru Aginduaren aurka. Foru agindu horren bidez dirulaguntza deialdi bat onetsi zen, "2026an hedabideetan euskararen erabilera sustatzeko laguntzak" izenekoa.

Hala bada, epatze deia egiten zaie interesdunei alegazioak aurkez ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean. Alegazioak Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuari zuzenduko zaizkio, eta Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztuko dira. Hori guztia, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. artikuluan xedatutakoarekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura egonen da Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuaren Idazkaritza Tekniko Nagusian (Karlos III.a etorbidea 2, solairuartea, Iruña), eta posta elektroniko bidez ere eskatzen ahalko da, euskarabidea@navarra.es helbidera idatzita.

Iruñean, 2026ko ekainaren 26an.–Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzailea, Javier Arakama Urtiaga.

Iragarkiaren kodea: F2609337