1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko basogintzako ingeniari teknikoen lau plaza oposizio bidez betetzeko deialdiaren barruan, María Viela Echarri andrearen aldeko izendapenaren aurka eta egin zaion plaza-esleipenaren aurka.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 13ko 72/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko basogintzako ingeniari teknikoen lau plaza oposizio bidez betetzeko. Deialdi horren barruan, Héctor García Clemente jaunak, Iranzu Recalde Izcue andreak eta Patxi Ibarrola Erro jaunak gora jotzeko errekurtso bana jarri dute María Viela Echarri andrearen aldeko izendapenaren aurka eta egin zaion plaza-esleipenaren aurka, zeina onetsi baita Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 16ko 1285/2026 Ebazpenaren bidez (2026ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 11koa).
Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.
Iruñean, 2026ko ekainaren 22an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
Iragarkiaren kodea: F2608935