1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
216E/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 12koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, Bide Segurtasunaren Batzordeko osaera eguneratzen duena.
Nafarroako Gobernuak 2000ko otsailaren 21ean hartutako Erabakiaren bidez, Bide Segurtasunaren Garapen eta Koordinaziorako Batzordea eratu zen, lantalde gisa. Lantalde horretan, Nafarroako Gobernuko zenbait departamentu zeuden ordezkatuak, xedeko gaiarekin zerikusia zutelako aukeratu zirenak.
Nafarroako Gobernuak 2001eko abenduaren 26an hartutako Erabakiaren bidez, Bide Segurtasunaren Garapen eta Koordinaziorako Batzordearen osaera aldatu zen, eta Estatuko Administrazioak trafikoaren eta bide segurtasunaren arloan Nafarroako Foru Komunitatean dituen ordezkariak sartu ziren.
Gero, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuaren 2. artikuluan eta bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren indarrez, Bide Segurtasunaren Garapen eta Koordinaziorako Batzordearen izena aldatu zen, Bide Segurtasunaren Batzordea deitzera igaro baitzen. Izendapen hori mantendu egiten da azaroaren 15eko 254/2023 Foru Dekretuan, non Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezarri baitzen, eta bertan xedatzen da departamentu horretako titularra izanen dela batzordeko burua.
Nafarroako Gobernuak 2024ko ekainaren 26an hartutako Erabakiaren bidez aldatu ziren Bide Segurtasunaren Batzordearen araubidea eta osaera, alde batetik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentu-egituran gertatu diren aldaketetara egokitzearren, eta, bestetik, kide anitzeko organo horren eskumenen araubidea egokitzearren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean ezarritakora.
Nafarroako Gobernuaren erabaki horretan ezarritakoarekin bat, batzordeburuak izendatu behar ditu Bide Segurtasunaren Batzordeko kideak. Aurrekoaren ondorioz, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren irailaren 27ko 56/2024 Foru Agindua onetsi zen, Bide Segurtasunaren Batzordeko kideak izendatzen dituena. Gero, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak urriaren 14an eman 456E/2025 Foru Aginduaren bidez, Bide Segurtasunaren Batzordeko osaera eguneratu zen.
Harrezkero Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eremuan egin diren izendapenen ondorioz, bidezkoa da Nafarroako Bide Segurtasunaren Batzordea osatzen duten kideetakoren bat eguneratzea.
Horregatik guztiagatik, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 254/2023 Foru Dekretuak eta Bide Segurtasunaren Batzordearen araubidea eta osaera aldatzen dituen Nafarroako Gobernuaren 2024ko ekainaren 26ko Erabakiak emandako eskumenak baliatuz,
AGINTZEN DUT:
1. Bide Segurtasunaren Batzordearen osaera eguneratzea, jarraian ezarritakoaren arabera:
–Inmaculada Jurío Macaya andrea izendatzea Bide Segurtasunaren Batzordeko buru, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilaria den aldetik, Amparo López Antelo andrearen ordez. Izendapenak ebazpen hau sinatzen den unetik aurrera izanen ditu ondorioak.
–María Torres Pérez andrea izendatzea Bide Segurtasunaren Batzordeko kide, Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusia den aldetik, Pedro López Vera jaunaren ordez. Izendapenak ebazpen hau sinatzen den unetik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau Bide Segurtasunaren Batzordeko kideei jakinaraztea eta Barne Zuzendaritza Nagusira eta Trafiko Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2026ko ekainaren 12an.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Inmaculada Jurío Macaya.
Iragarkiaren kodea: F2608703