125. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Alkatearen eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

2026ko ekainaren 17ko 2026-0121 Dekretuaren bidez.

Baimena, Aiegiko Udaleko zinegotziek ezkontza zibilak egin ditzaten.

Alkateek ezkontza zibila baimentzeari dagokionez Kode Zibila aldatzen duen abenduaren 23ko 35/1994 Legeak eskudantzia hori ematen dio, besteak beste, udaleko alkateari edo berak eskuordetza ematen dion zinegotziari.

Halaber, Erregistro Zibilari buruzko uztailaren 21eko 20/2011 Legeak honako hau ezartzen du 58.1 artikuluan: "Ezkontza zibila eginen da alkatearen edo hark eskuordetza ematen dion zinegotziaren aurrean, edo Justizia Administrazioaren letraduaren, notarioaren edo Erregistro Zibilaz arduratzen den funtzionario diplomatiko edo kontsularraren aurrean".

Horiek horrela, araudiak ematen didan gaikuntza aintzat harturik,

DEKRETATZEN DUT:

Lehena.–Udalbatzako zinegotzi guztiei baimentzea ezkontza zibilak egin ditzaten, ezkongaiek haiek esku hartzea eskatzen dutenean.

Bigarrena.–Dekretu honen berri ematea interesdunei eta Aiegiko Udaleko Bulego Bakarrari.

Hirugarrena.–Dekretu hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, orok jakin dezan.

Laugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udaleko Osoko Bilkurari.

Aiegin, 2026ko ekainaren 17an.–Alkate udalburua, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2608792