2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANO
Udaleko kideen ordainsariak
Toki Entitateetako kideen dedikazioari eta lansariei buruz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen legeko 75. artikuluan xedatutakoarekin eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 13. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez.
Aranoko Udalak, 2026ko maiatzaren 28an egindako osoko bilkuran, honako akordio hau onartu zuen aho batez:
1.–2026. urterako alkatearen dedikazio eta lansari sistema onartzea; honako hau: hileroko ordainsari gordina 571,18 eurokoa izango da. Kantitate honi PFEZari dagozkion legezko atxikipenak eta Udalak bere kargu hartuko duen Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuota enpresariala aplikatuko zaizkio. Dedikazioa lanaldiaren % 75eko izango da, sei ordu egunean, astean 30 ordu izanik.
2.–Zinegotzi bakoitzak, 2026an, 100 euro garbi jasoko ditu ohiko udalbatzetara etortzeagatik. Zenbateko hau legeak agindutako atxikipenak aplikatuta ulertzen da, Pertsona Fisikoen Errentaren Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zerga dela eta.
3.–Orobat, bere karguan aritzeagatik dieta eta joan-etorriengatik sortzen diren gastuak ordainduko zaizkie alkateari eta zinegotziei, horiek frogatu eta behar diren ordainagiriak aurkeztu ondoren
4.–Zinegotzien ordainsarien akordio honek eragina izango du 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta urtero berretsi beharko da.
5.–Iragarki hau argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen uztailaren 2ko 7/1985 legeko 75.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Aranon, 2026ko ekainaren 17an.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.
Iragarkiaren kodea: L2608765