2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABLITAS
Aldaketa, alkatearen arduraldi araubidean
Ablitasko Udalak, 2023ko ekainaren 26an egin osoko bilkura berezian, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:
Udalbatzako kideen ordainsari, bilkura-sari eta kalte-ordainen araubidearekin bat, eta kontuan izanik xedaturik dagoena artikulu hauetan: Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikulua eta Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikulua.
Ikusirik apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 73. eta 75. artikuluak (Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legea, aldatu zena 11/99 Legearen bidez), uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 56. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta apirilaren 4ko 23/2003 Foru Legea (horren bidez sistema bat ezarri zen konpentsazio ekonomikoak emateko karguan aritzeagatik euren kideei ordainsariak ordaintzen dizkieten Nafarroako udalei).
Ikusirik Udalaren funtzionatzeko modua, eta gaia bozkatu ondoren, erabaki zen Carlos Bonet Soto alkateak arduraldi esklusiboa izatea.
Arduraldi esklusiboari dagokionez, eta arestian aipatutako 75.1 artikuluarekin bat, zeinetan honako hau esaten baita:
"1. Udalbatzetako kideek ordainsariak jasoko dituzte beren karguetako eginkizunetan erabateko arduraldian aritzeagatik eta kasu horietan Gizarte Segurantzako erregimen orokorrean alta emanen zaie. Udalbatza horiek ordainduko dituzte ordaindu beharreko enpresa kuotak, lege beraren aurreko artikuluan xedatutakoa salbu.
Ordainsari hori jasotzea ez da bateragarria izanen beste ordainsari batzuekin, baldin administrazio publikoen eta haien menpeko ente, erakunde eta enpresen aurrekontuen kargura badira, ezta beste jarduera batzuekin ere, Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legeak dioenaren ildotik".
Udalbatzak, 2026ko ekainaren 9an, honako hau erabaki du:
1. Arduraldi esklusiboaren araubidea etetea eta aldatzea, ekainaren 11tik aurrera. Hala, alkatea arduraldi partzialean arituko da karguan, %50eko arduraldian, dagokion soldata proportzionalki egokituta. Ekainaren 12tik aurrera itzuliko da arduraldi esklusibora.
Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari aldaketaren berri ematea, dagozkion ondorioak izan ditzan.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Ablitasen, 2026ko ekainaren 10ean.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.
Iragarkiaren kodea: L2608506