2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NAFARROAKO ERDIALDEKO KIROL ETA ZERBITZU SOZIOKULTURALEN MANKOMUNITATEA
2026ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena
Nafarroako Erdialdeko Kirol eta Zerbitzu Soziokulturalen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2025eko ekainaren 4an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen langileen 2026ko plantilla organikoa.
Aipatu espedienteak jendaurrean egonen dira Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondoan. Epe horretan, interesdunek hura azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. eta 235. artikuluak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Tafallan, 2026ko ekainaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Xabier Iñaki Sota Virto.
Iragarkiaren kodea: L2608659