2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Egoitza elektronikoa sortzea
Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko buruak honako ebazpen hau eman du 2026ko ekainaren 11n:
Bete dadin ezarrita dagoena urriaren 1eko 39/2015 Legean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea) eta urriaren 1eko 40/2015 Legean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea), eta herritarrek gure erakundearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten.
Aurrekoa aintzat hartuta, eta legeek ematen dizkidaten eskudantziak baliatuz,
EBATZI DUT:
1. Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitza elektronikoa sortzea, honako helbide elektroniko honetan: https://mscs.sedipualba.es. Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatea da Interneteko domeinu horren jabea eta egoitzaren titularra.
2. Egoitza elektronikoa indarrean jarriko da ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
4. Ebazpen hau Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatearen alor guztiei jakinaraztea, eta aipatu mankomunitatearen Interneteko atarian eta egoitza elektronikoan argitaratzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik aurrera.
5. Egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak esleitzea Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko Idazkaritza Orokorrari.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
1. Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.
2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
3. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Zangozan, 2026ko ekainaren 11n.–Mankomunitateko burua, Aitor Sola Ochotea.
Iragarkiaren kodea: L2608606