2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA
2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Aezkoako Batzarre Nagusiak, 2026ko otsailaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra.
Onespen hori argitaratu zen 2026ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 23an, eta ez da alegaziorik aurkeztu. Hortaz, aurrekontua behin betiko onetsita gelditu da, honako hauei jarraituz: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Legearen 272. artikulua eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua.
Hona hemen aipatu aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 387.000,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 234.500,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 62.400,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 434.000,00 euro.
Gastuak, guztira: 1.117.900,00 euro.
DIRU-SARRERAK:
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 114.800,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 240.500,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 432.300,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 170.300,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 160.000,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 1.117.900,00 euro.
Ariben, 2026ko ekainaren 12an.–Batzarreburua, Karlos Bueno Reka.
Iragarkiaren kodea: L2608633