125. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Alkatearen esku uztea zenbait ahalmen, espedienterako sarbidearen eta eskaintzen konfidentzialtasunaren arloan, kirol-instalazioen funtzionamendua kudeatzeko prozeduran

Zizur Nagusiko Udalak, 2026ko ekainaren 12an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen.

ERABAKIA:

Lehenbizikoa.–Alkatearen esku uztea Osoko Bilkuraren eskumenekoak diren honako ahalmen hauek, kirol-instalazioen funtzionamenduaren kudeaketa kontratatzeko prozedurari dagokionez (prozedura hori onetsi zen Osoko Bilkurak 2026ko otsailaren 26an hartutako erabaki baten bidez):

a) Interesdunek espedienterako sarbidea izateko egindako eskaerak ebaztea.

b) Lizitatzaileek aurkeztutako dokumentazioaren konfidentzialtasunaren irismena zehaztea.

c) Errekerimenduak, entzunaldi-izapideak, argibide-eskaerak eta aipatu gaiekin lotutako beste edozein instrukzio-jarduera egitea.

Bigarrena.–Eskuordetze honen bidez ematen diren ebazpenetan berariaz azaldu beharko da inguruabar hori, eta ulertuko da Osoko Bilkurak eman dituela, organo eskuordetzailea den aldetik.

Hirugarrena.–Eskuordetze honek ondorioak izanen ditu erabaki hau hartu eta biharamunetik aurrera, hargatik eragotzi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta egokiak diren gainerako izapideak egitea.

Zizur Nagusian, 2026ko ekainaren 16an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2608731