125. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Esako Udalak, 2026ko ekainaren 5ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026ko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Esan, 2026ko ekainaren 10ean.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L2608741