Iragarkia
125. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 29a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZIZUR NAGUSIA
Oposizio-lehiaketa, bete dadin euskara teknikariaren plaza bat
Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko maiatzaren 22an, erabaki zuen deialdi bat onestea, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko euskara teknikariaren plaza bat.
Hautapen-prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua (horren bidez onetsi zen Langileak Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua), aplikatu beharreko gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.
OINARRIAK
1.–Deialdiaren xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea euskara teknikariaren plaza bat (egun indarra duen plantilla organikoan 23002 zenbakia duen plaza), funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzura jardun dezan. Deialdia aurrera eramanen da honako hauen arabera: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zeinak onesten baitu Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina; ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko erregelamendua; aplikatzekoak diren gainerako arauak, eta oinarri hauek.
1.2. Izendapenak eta plazaren jabetza hartzeak nominako eta plantillako funtzionario bilakatuko du izendatua, eta, hortaz, izanen ditu Zizur Nagusiko Udalean funtzionarioei buruz indarrean diren xedapenek ezarritako eskubide eta betebehar guztiak. Halaber, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaio, araubide horretan jasotako babesean.
2.–Baldintzak.
2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.
Parte hartzen ahal dute, era berean, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.
b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina.
c) Hauetako tituluren bat edukitzea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean hura eskuratzeko moduan egotea: unibertsitateko gradudun edo diplomadun titulua, ingeniaritza teknikokoa, arkitektura teknikokoa edo horietako baten baliokide aitortu den beste bat.
Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten agiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie izangaiei aplikatuko baldin lanbide kualifikazioaren aitorpena lortu badute Europar Batasuneko zuzenbideko xedapenen babesean, lanbide arautuen esparruan.
d) Bete beharreko plazak plantilla organikoan euskarako nahitaezko hizkuntza-eskakizuna du esleitua, C1 mailakoa; hala bada, maila hori frogatzen duen titulua edo ziurtagiria eduki beharko da, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (titulu edo ziurtagiri horiek zehazturik daude Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean), edo, bestela, ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa.
e) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.
f) Ez egotea eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua, eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ez izatea.
2.2. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean eta plazaren jabetza hartu arte.
2.3. Deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko ditu baldintza horiek izendatzeko proposatu den izangaiak.
3.–Eskabideak.
3.1. Eskabideak aurkezteko epea.
Hogei egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskabidek, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
3.2. Eskabidea aurkeztea eta formalizatzea.
Hautapen-prozesuan parte hartu nahi dutenek eskabidea telematika bidez aurkeztu beharko dute, deialdi honen I. eranskineko ereduaren arabera; horretarako, eskabide orokorra erabiliko dute, Zizur Nagusiko Udalaren egoitza elektronikoan (https://sedeelectronica.zizurmayor.es). Sartzeko, baliatu beharko dute NANa edo ziurtagiri digitala edo Cl@ve iraunkorra.
Desgaitasuna izateagatik probak egiteko denboretan eta bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo nola doitu behar diren denbora eta/edo bitartekoak. Horretarako, izangaiak egokitzat jotzen duen dokumentazioa aurkeztuko du, eskabidea aurkeztearekin batera, 3.4 apartatuan ezarritakoari jarraikiz.
3.3. Tasak.
Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik 20 euroko tasa ordaindu beharko da. Tasa telematika bidez ordainduko da, eskabidea formalizatzen den unean. Tasa hori egoitza elektronikoaren bidez ordainduko da, "Tasen autolikidazioa" izapidean.
Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.
Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.
Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:
a) Deialdia argitaratzen den egunerako, lan eskatzaile gisa hilabete bat edo gehiago inskribaturik daramatenak. Salbuespen hori aplikatzeko, alabaina, baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean uko egin ez izana eskainitako inolako lan egokiri, ez eta lanbide sustapen, prestakuntza edo birmoldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik; halaber, baldintza izanen da ez izatea lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik, hilean zenbatuta.
Salbuespen hori honela frogatu beharko da:
–Lan-eskatzailea dela frogatzeko, behar den enplegu-bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan agertuko da zein egunetan inskribatu zen lan-eskatzaile gisa, eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ezta lanbide-sustapen, -prestakuntza edo -birmoldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik.
–Interesdunaren erantzukizunpeko adierazpen baten bidez frogatuko da ez izatea, hilean zenbatuta, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik. Deialdi honen II. eranskina baliatuko da horretarako.
3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak.
Eskabidea online aurkezteko unean, izangaiek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
a) Deialdiaren 2.1.c) apartatuan eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu izana frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan egotea frogatzen duen ziurtagiria.
Tituluak atzerrian lortu badira, aurkeztu beharko dira baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten agiriak.
b) Euskarako C1 jakite-maila frogatzen duen titulu edo ziurtagiriaren kopia, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera. Horrek agertu beharko du Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean bildu den tituluen zerrendan, edo, bestela, ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazio bat izan beharko du.
c) Alegatutako merezimenduak frogatzen dituzten agiriak, halakorik baldin bada.
Egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek (probak egiteko denboretan eta/edo baliabideetan) komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa eransten ahal dute hura justifikatzeko.
3.5. Aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak ez dira onartuko deialdian, eta ordura arteko jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira, deusetan galarazi gabe legokiekeen erantzukizuna, parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik.
3.6. Aski izanen da agirien kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
Izangaiek helbide elektroniko bat adieraziko dute parte hartzeko eskabidean, jakinarazpenak jasotzeko.
4.–Izangaien onarpena.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritar Segurtasuneko zinegotzi ordezkariak ebazpen bat emanen du, onesteko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du argitara Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan.dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
4.2. Behin-behineko zerrenda Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Horretarako, baliatuko dute 3.2 oinarrian eskabideak aurkezteko ezarri den izapide elektroniko bera.
4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiek ebatzi ondoan, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariak ebazpen bat emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratzeko.
4.4. Azterketa eskubideak ez dira itzuliko, baldin izangaiak bazterturik gelditzen badira izangaiei berei egozten ahal zaien arrazoi batengatik.
4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du erran nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Baldin eta hautapen prozesua gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko agiriak aztertzen direnean, egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiak galduko dituzte, galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
5.–Kalifikazio-epaimahaia.
5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:
Epaimahaiburua: Andoni Serrano Zabalza, Zizur Nagusiko Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkaria.
Ordezkoa: Jon Gondán Cabrera, Zizur Nagusiko Udaleko alkate udalburua.
1. epaimahaikidea: Hasier Morras Aranoa, Euskarabideko Euskara Administrazio Publikoetan Garatzeko Zerbitzuko zuzendaria.
Ordezkoa: Fernando Oiartzun Sagastibeltza, Euskarabideko euskara teknikaria.
2. epaimahaikidea: Ana José Errondosoro Otaegi, Barañaingo Udaleko euskara teknikaria.
Ordezkoa: Castillo Suarez Garcia, Sakanako Mankomunitateko euskara teknikaria.
3. epaimahaikidea: Itxaso Ruiz de las Heras Goñi, Zizur Nagusiko Udaleko langileak ordezkatzen dituzten organoek proposaturiko ordezkari sindikala.
Ordezkoa: Sandra Urrutia Olleta, Zizur Nagusiko Udaleko langileak ordezkatzen dituzten organoek proposaturiko ordezkari sindikala.
Epaimahaikide idazkaria: Cristina Fabo Legarda, Zizur Nagusiko Udaleko idazkaria.
Ordezkoa: Olatz Arizaleta Azcona, Zizur Nagusiko Udaleko administrazio publikoko teknikaria edo haren ordezkoa.
5.2. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.
Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak egon beharko dute bertan, edo haien ordezkoek.
5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.
Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.
5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izaten ahalko du, laguntzeko proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6.–Hautapen-prozesuaren nondik norakoak.
Oposizio-lehiaketak bi fase izanen ditu, lehiaketaldia lehenik eta oposizioaldia ondotik.
6.1. Lehiaketaldia:
Epaimahaiak, lehenik, baloratuko ditu deialdian parte hartzeko eskabidea aurkezteko unean izangaiek alegatutako eta agiri bidez frogatutako merezimenduak. Hori dena, jarraikiz Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 19. artikuluari (erregelamendu hori onetsi zen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez). Orduan aurkezten ez diren merezimenduak ez dira kontuan hartuko, ondorio guztiekin.
Lehiaketaldian 30 puntu lortzen ahalko dira gehienez.
Baremo honi jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak merezimenduak:
a) Egindako zerbitzuak: gehienez ere 20 puntu:
–Edozein toki-erakundetan euskara teknikari gisa lan egindako urte bakoitzeko: 2 puntu.
–Bestelako administrazio publikoetan euskara teknikari gisa lan egindako urte bakoitzeko: 1 puntu.
–Elkarte edo erakunde pribatuetan euskara normalizatzeko dinamizatzaile, koordinatzaile edo teknikari gisa lan egindako urte bakoitzeko: 1 puntu.
b) Prestakuntza espezifikoa: 10 puntu gehienez.
–Graduondoko tituluak, hizkuntza-plangintzari eta soziolinguistikari buruzkoak: 4 puntu.
–Euskarazko C2 maila: 2 puntu.
–10 ordu baino gehiago irauten duten ikastaroetara joategatik, baldin eta deialdiko lanpostuarekin ikusteko badute: 4 puntu bitarte.
Puntuak honelaxe banatuko dira:
–10 ortutik 30 ordura bitarteko ikastaro bakoitzeko: 0,25 puntu.
–31 ortutik 50 ordura bitarteko ikastaro bakoitzeko: 0,50 puntu.
–51 ortutik 100 ordura bitarteko ikastaro bakoitzeko: 0,75 puntu.
–101 ordu baino gehiagoko ikastaro bakoitzeko: 1 puntu.
6.1.1. Egindako zerbitzuak baloratzeko, kontuan hartuko dira honako inguruabar hauek:
–Urte kopurua osoa ez bada, proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.
–Lanaldi partzialeko zerbitzuak badira, lanaldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.
–Aldi berean egin badira atal batean baino gehiagotan sailkatutako zerbitzu batzuk, puntu gehien ematen dituena baizik ez da kontuan hartuko aldi horretan.
Zerbitzuak non egin diren, administrazio publiko elkarte edo erakunde horrexek emandako ziurtagiriaren bidez frogatutako dira alegatutako merezimenduak. Ziurtagiri horietan berariaz agertu beharko dira honako datu hauek: zer lanpostutan lan egin den eta zenbat denboraz, lanaldiak zer iraupen zuen eta zer eginkizun bete ziren. Orobat, egindako zerbitzuak frogatzeko, Gizarte Segurantzak emandako lan-bizitzaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute izangaiek.
Ez dira baloratuko deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.
Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du puntuazio handiagorik eman, baremoan atal bakoitzerako adierazitako gehieneko puntuazioa baino.
6.1.2. Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu izangaiek alegatu eta frogatutako merezimenduen gainean.
6.1.3. Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du Zizur Nagusiko Udalaren egoitza elektronikoan izangai bakoitzak lortutako puntuazioa, eta bost egun balioduneko epea emanen du, interesdunek alegazioak aurkez ditzaten, beren eskubideen alde komeni zaienaren arabera.
6.1.4. Egiten diren erreklamazioak kalifikazio-epaimahaiak ebatzi ondoren, epaimahaiak Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko ditu parte-hartzaile guztien behin betiko puntuazioak.
6.2. Oposizioaldia:
6.2.1. Oposizioa 202eko azarotik aurrera hasiko da, eta gehienez 70 puntu eskuratzen ahalko dira.
Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.
Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek aldean izan beharko dute nortasun-agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.
6.2.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko III. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz galdetuko da.
Gai guztiak eskatuko dira deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarrean den araudiaren arabera.
Hautaprobak egiteko behar diren eta posible diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat duten izangaientzat, eskaeran hala eskatzen badute.
6.2.3. Oposizioak honako proba hauek izanen ditu:
a) Lehen proba:
–Lehen azterketa: gai zerrendako gaiei buruzko 80 galderari idatziz erantzutea (deialdiaren eranskineko gaiei buruzkoak). Lau erantzun emanen dira aukeran galdera bakoitzean, baina bat bakarra izanen da zuzena. Erreserbako beste 5 galdera gehituko dira. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du, hain zuzen ere erantzun zuzenaren balioaren laurdena.
Lehen ariketa hau egiteko 2 ordu emanen dira gehienez.
Lehen ariketa honetan 20 puntu lortzen ahalko dira gehienez ere. Bazterturik geldituko dira ariketan gutxienez 10 puntu lortzen ez dituztenak.
Ariketa egiteko ezin izanen da inolako testurik edo dokumentaziorik erabili, ez eta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere.
–Bigarren ariketa: lehenengo proba amaitutakoan eginen da, jarraian. Gehienez ere 10 galdera erantzun beharko dira deialdiaren eranskinean adierazitako gai-zerrendari buruz.
Bigarren ariketa honetan 20 puntu lortzen ahal dira gehienez ere. Bazterturik geldituko dira 10 puntu gutxienez lortzen ez dituzten izangaiak.
Bigarren ariketa hau egiteko 2 ordu emanen dira gehienez.
Ariketa egiteko ezin izanen da inolako testurik edo dokumentaziorik erabili, ez eta hiztegirik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere.
b) Bigarren proba: teoriko-praktikoa izanen da. Epaimahaiak proposatuko dituen bi kasu praktiko ebatzi beharko dira, idatziz. Kasu horiek deialdi honetako eranskineko gai-zerrendan jasotako gaiekin eta lanpostuaren berezko eginkizunak betetzeko behar diren ezagutzekin lotuak egonen dira.
Proba horretan 20 puntu lortzen ahal dira gehienez. Bazterturik geldituko dira 10 puntu gutxienez lortzen ez dituzten izangaiak.
Epaimahaiak esanen du, hasi baino lehen, zenbat denbora izanen den gehienez ere proba hau egiteko.
Proba egiteko ezin izanen da inolako testurik edo dokumentaziorik erabili, ez eta hiztegirik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere.
b) Hirugarren proba: epaimahaiaren aurrean aurkeztu eta defendatu beharko da bigarren probako kasu praktikoen ebazpena.
Proba horretan 10 puntu lortzen ahal dira gehienez. Bazterturik geldituko dira 5 puntu gutxienez lortzen ez dituzten izangaiak.
Epaimahaiaren aurrean aurkeztu eta defendatu beharko da bigarren probako kasu praktikoen ebazpena.
Horretarako, gehienez ere 15 minutu izanen dituzte izangaiek.
Epaimahaiak aurkeztutako proposamenari buruzko gaiak planteatzen ahalko ditu, gehienez ere 10 minutuz.
6.2.4. Proba guztiak euskaraz eginen dira. Baloratuko da euskarazko ahozko eta idatzizko komunikazioa zuzena eta egokia dela.
6.2.5. Proba bakoitza bukatutakoan, epaimahaiak Udalaren egoitza elektronikoan paratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta 5 egun balioduneko epea irekiko du, interesdunek erreklamazioak aurkez ditzaten eta beren eskubidearen alde komeni zaiena alega dezaten balorazioei buruz.
7.–Probak gainditu dituztenen zerrenda.
7.1. Hautaprobak bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak argitara emanen du, Udalaren egoitza elektronikoan, gainditu duten pertsonen zerrenda, bakoitzak oposizioan lortutako kalifikazioarekin eta lortutako puntuazioaren ordenan. Halaber, oposizio-lehiaketako azken emaitza argitaratuko da eta zerrenda hori igorriko zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariari, baldintzak frogatzeko izapidea egiteko.
7.2. Berdinketarik gertatuz gero, bigarren proban puntu gehien lortu dutenen alde joko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, lehen probako bigarren ariketan lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, hurrenez hurren. Berdinketak badirau, lehen proban puntuazio handiena lortu dutenen alde eginen da, eta, hala ere, berdinketak badirau, jendaurreko zozketa bakar baten bidez ebatziko da.
8.–Izendapen-proposamena eta agirien aurkezpena.
8.1. Behin aurreko izapidea bukaturik, epaimahaiak probak puntuazio handienarekin gainditu dituen izangaia izendatzeko proposamena igorriko dio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariari, espediente osoarekin batera.
Izendapen-proposamen hori Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko da.
8.2. Izendapen-proposamena Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitara eman eta 10 egun balioduneko epearen barrenean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Zizur Nagusiko Udalaren Erregistro Orokorraren bidez:
a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.
b) Zizur Nagusiko Udaleko prebentzio zerbitzuek egindako txostena, frogatzen duena ez duela lanpostuaren eginkizunetan aritzea eragozten dien eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik.
c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.
e) Zin edo promesa, adierazten duena errespetatuko duela Nafarroako Foru Araubidea, men eginen diela Konstituzioari eta legeei, eta zuzen beteko dituela karguari dagozkion eginkizunak.
8.3. Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezin izanen da izendatu agiri horiek adierazitako epean aurkezten ez dituen izangaia. Halaber, ezin izanen da izendatu deialdiko 2. oinarriko baldintza guztiak betetzen dituela frogatzen ez duena ere. Halakoetan, baliorik gabe geldituko dira ordura arteko jarduketa guztiak, galarazi gabe eskabidearen faltsukeria dela-eta egozten ahal den erantzukizuna.
8.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, lanpostua beteko da prozesua gainditu dutenen zerrendan (7. oinarrian aipatua) hurrengoa den eta baldintzak betetzen dituen izangaiarekin, eta harekin erabiliko da aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera.
8.5. Deialdi honen xedeko lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, beste agiriren bat beharrezkoa baldin bada eskudantziak betetzeko, Zizur Nagusiko Udalak proposatzen den izangaiari eskatuko dio, eta hark aurkeztu beharko du, deialdi honen 8.2 apartatuan ezarritako moduan.
9.–Izendapena, plazaren esleipena eta plazaz jabetzea.
9.1. Ebazpen baten bidez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariak Zizur Nagusiko Udaleko funtzionario izendatuko du aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duen izangaia, euskara teknikariaren lanpostua bete dezan, eta plaza hutsa esleituko dio.
9.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak berekin ekarriko du izendatua nomina eta plantillako funtzionario bilakatzea, eta izanen ditu indarreko xedapenetan ezarritako eskubide eta betebehar guztiak. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatuko da eta alta emanen zaio, araubide horretan ezarritakoaren babesean.
Aurrekoa gorabehera, baldin izendatutakoa afiliaturik badago Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean, bi aukera izanen ditu: edo segitzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan, babes harturik martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidea, edo sartzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean. Hori dena, aplikatuz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zehazki, bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua).
9.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Izendatzen den izangaiak izendapenaren ebazpenean horretarako ezartzen den egunean jabetu beharko du plazaz, aski justifikaturik dauden kasuetan izan ezik.
Epe horretan, eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez duenak galduko ditu Zizur Nagusiko Udaleko funtzionario izateko eskubide guztiak. Hala gertatuz gero, deialdiaren 8.4 apartatuan ezarritakoari jarraikiko zaio.
10.–Jarduketen publikotasuna.
Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko izapideak, Zizur Nagusiko Udalaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan emanen da argitara proben deialdiari eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, bai eta interesdunendako jakingarri den informazio orokor guztia ere.
11.–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendak.
11.1. Aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen-prozesuan parte hartu eta plazarik lortu ez duten izangaiekin, bat etorriz oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan xedatutakoarekin eta lanpostuak aldi baterako betetzeko kudeaketa arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren azaroaren 14ko 146/2005 Foru Aginduarekin:
a) Probak gainditu baina plazarik eskuratu ez duten izangaien zerrenda. Probak gainditu baina plazarik eskuratu ez dutenen zerrendan, izangaien ordena ezarriko da hautapen-prozesuan lortutako puntuazioaren arabera, handienetik txikienera.
b) Hautapen-prozesua gainditu ez duten izangaien zerrenda, honako hauek osatua:
–Deialdiaren oinarrietan lehen probarako ezarritako gehieneko puntuazioaren %30 gutxienez lortu duten izangaiak.
11.2. Epaimahaiak espedientea igorritakoan, Zizur Nagusiko Udaleko Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariaren ebazpen baten bidez, zerrenda hauek onetsiko dira: probak gainditu baina lanposturik eskuratu ez duten izangaien zerrenda eta lehen ariketan gehieneko puntuazioaren %30 gutxienez lortu duten izangaien zerrenda. Horietatik, lehentasuna izanen du probak gainditu baina lanposturik eskuratu dutenena, indarreko kudeaketa-arauekin bat.
Aldi baterako kontratazioetarako zerrendak Udalaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuko dira.
Berdinketarik gertatzen bada, deialdi honetako 7.2 oinarrian ezarritako irizpideak aplikatuko dira hura ebazteko.
Izangaiei deitu eta, kasua bada, haiek kontratatzerakoan, beteko da abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88. artikuluan eta hurrengoetan xedaturikoa (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).
12.–Datu pertsonalak babestea.
Izangaiei honako honen berri ematen zaie, bat etorriz 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoarekin (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO):
–Zizur Nagusiko Udala da deialdiko parte-hartzaileek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.
–Datuen tratamenduaren helburua da langileak hautatzea eta deialdiko lanpostua betetzea.
–Hona hemen oinarri juridikoa: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.c) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, bete dadin tratamenduaren arduradunari aplikagarri zaion legezko betebehar bat), eta DBEOren 6.1.b) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, kontratu bat gauzatzeko, interesduna denean kontratu horren alderdi bat, edo tratamendua beharrezkoa denean kontratu aurreko neurriak aplikatzeko, berak eskatuta).
–Datuak zein helburutarako bildu diren, halako helburua lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko denboran ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako toki-erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).
–Datuak komunikatuko dira legeak aurreikusitako kasuetan (5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa), barnean dela gardentasunaren atarian argitaratzea, bat etorriz 5/2018 Foru Legearen 19.2.f artikuluarekin.
–Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joz, datuak babesteko ordezkariaren bidez (delegadaprotecciondedatos@zizurnagusia.es).
–Halaber, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (aepd.es), uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin.
13.–Errekurtsoak.
Deialdi honen, haren oinarrien edo horiek aplikatzeko egintzen aurka, kalifikazio-epaimahaiak emanak ez badira, honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Kalifikazio-epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Bai aurkezten diren errekurtso guztiak, bai haien ebazpena Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko dira, hautapen-prozesu honen barneko interesdunei jakinarazpenak eta epatzeak egiteko ondorioetarako.
Zizur Nagusian, 2026ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
I. ERANSKINA.–ESKABIDE EREDUA
https://sedeelectronica.zizurmayor.es/default.aspx
II. ERANSKINA.–ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
Nik (izen-deiturak) ......................................................................................................................... (NANa/IFZa: .....................................................)
ADIERAZTEN DUT ez dudala hilero lanbide arteko gutxieneko lansaritik gorako errentarik.
Adierazpen hau egiten da azterketa eskubideen eta espedientea formalizatzeko tasa ordaintzetik salbuesteko.
.........................................(e)n, ............................ (e)ko ...........................aren ........................(e)(a)n
(Sinadura)
III. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA
1. zatia.
1. gaia.–Konstituzioa. Atariko titulua.
2. gaia.–Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna. Espainiaren berrespen tresna (2001eko 222. Estatuko Aldizkari Ofiziala, irailaren 15ekoa).
3. gaia.–18/1986 Foru Legea, abenduaren 15ekoa, Euskarari buruzkoa.
4. gaia.–103/2017 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, euskararen erabilera arautzen duena Nafarroako administrazio publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan.
5. gaia.–5/2018 Foru Dekretua, otsailaren 28koa, irizpideak ezartzen dituena Nafarroako biziguneen izenak erabiltzeko eta haiek grafikoki adierazteko.
6. gaia.–195/1993 Foru Dekretua, ekainaren 21ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileek euskara ikastaroak egiteko ordu eta diru konpentsazioak eguneratzen dituena.
7. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: Langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Administrazio egoerak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.
8. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. I. titulua. Xedapen orokorrak. II. titulua. Datu babesaren printzipioak.
9. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: Atariko titulua. I. titulua. II. titulua. III. titulua. IV. titulua. V. titulua: II. kapitulua.
10. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa. Atariko titulua: I. kapitulua. II. kapitulua. III. kapitulua. IV. kapitulua. V. kapitulua. VI. kapitulua.
11. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. Atariko titulua. I. titulua. III. titulua. VI. titulua. IX. titulua.
12. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa: II. titulua (I. eta III. kapituluak) eta III. titulua.
13. gaia.–17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa: I. titulua. Zizur Nagusiko emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako ordenantza.
14. gaia.–38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa. I. titulua. Dirulaguntzak emateko eta kudeatzeko prozedurak. II. titulua. Dirulaguntzak itzultzea.
2. zatia.
1. gaia.–Soziolinguistikaren eta hizkuntza gutxituen inguruko oinarrizko kontzeptuak: hizkuntza-komunitatea, hizkuntza-eskubideak, aniztasuna, hizkuntzen arteko kontaktua, hizkuntza-normalizazioa, hizkuntza-politika eta -plangintza, hizkuntza-ekologia, jarrerak, ideologia eta hizkuntza-identitatea, minorizazioa, diglosia, sozializazioa, hizkuntza-alternantzia, eleaniztasuna.
2. gaia.–Munduko hizkuntza-komunitate minorizatuak: egoera, estatus juridikoa, ofizialtasuna.
3. gaia.–Hizkuntza gutxituak normalizatzeko hizkuntza-politikaren nazioarteko ereduak. Lurraldetasunaren eta eskubide pertsonalaren kontzeptuak.
4. gaia.–Euskararen historia soziolinguistikoa.
5. gaia.–Errepertorio linguistikoa: aldagaiak eta domeinu linguistikoak. Euskararen errepertorioa: batua, aldaera geografikoak, gazte-hizkera, administrazio-hizkera...
6. gaia.–Euskararen egoera normalizatzeko azpiegiturak. Erakunde publikoak eta gizarte-erakundeak; normalizazio planak; hizkuntza-komunitatea indartzeko ekimenak eta programak.
7. gaia.–Hizkuntza politika eta hizkuntza plangintza. Egoeraren diagnostikoa. Plangintza ekintzak antolatzeko metodologia. Hizkuntza plangintzaren ebaluazioa: funtzioa eta teknikak.
8. gaia.–Gutxitutako hizkuntza-komunitateen garapen-faktoreak: hiztunen motibazioa bultzatzeko metodologiak eta bitartekoak; hiztun kopurua areagotzeko tresnak eta lan-bideak; hizkuntzaren erabilera areagotzeko moduak eta bitartekoak.
9. gaia.–Ikerketa soziolinguistikoaren metodologiak eta teknikak. Kuantitatiboak. Kualitatiboak. Parte-hartzaileak.
10. gaia.–Euskararen eta euskarazko irakaskuntza Nafarroan: hizkuntza-ereduak irakaskuntza ez-unibertsitarioetan. Euskararen presentzia unibertsitate-ikasketetan.
11. gaia.–Euskararen ikaskuntza Nafarroan: helduak euskalduntzeko eta alfabetatzeko baliabideak.
12. gaia.–Inkesta soziolinguistikoak. Inkestaren ezaugarriak, eta euskarak Nafarroan 1991tik izan duen egoeraren bilakaera.
13. gaia.–Euskaltzaindia: hizkuntza araudia, baliabideak eta argitalpenak. Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE).
14. gaia.–Euskaraz lan egiteko tresnak eta baliabideak: euskarazko softwarea, hiztegiak, estilo-liburuak, itzulpen-memoriak, aholkularitza-zerbitzuak...
3. zatia.
1. gaia.–Zizur Nagusiko Udala. Udal antolamendua. Egitura eta plantilla organikoa. Erakundeetan parte hartzea.
2. gaia.–Zizur Nagusiko Udalak dituen kanalak herritarrekin komunikatzeko.
3. gaia.–Zizur Nagusiko Udala: geografia eta demografia.
4. gaia.–Zizur Nagusiko Udalaren toponimia nagusia (toki entitateak eta elementu geografiko handiak) eta toponimia txikia (orografia, hidrografia eta beste elementu geografiko batzuk).
5. gaia.–Zizur Nagusiko Udalaren datu soziolinguistikoak.
6. gaia.–Zizur Nagusiko Udalaren gizarte-, kultura- eta kirol-zerbitzuak.
7. gaia.–Zizur Nagusiko Udalaren bilakaera sozioekonomikoa.
8. gaia.–Nafarroako toki-erakundeen euskara zerbitzuak. Nafarroako Udal Euskara Teknikarien Sarea (NUETS).
9. gaia.–Zizur Nagusiko Udalaren Euskara Zerbitzuaren eginkizunak eta jarduerak.
10. gaia.–Planak eta proiektuak diseinatzeko metodologia.
11. gaia.–Hizkuntza normalizaziorako planak prestatu, gauzatu eta kontrolatzea.
12. gaia.–Euskarabideko dirulaguntzen eskaera eta kontrola.
13. gaia.–Nafarroako euskararen udal zerbitzuetan kanpaina komunak sortzea eta koordinatzea. Kanpoko tokiko-eragileen lankidetza eta koordinazioa.
14. gaia.–Administrazio testuak itzultzea eta zuzentzea. Herritarrei aholkularitza soziolinguistikoa ematea.
15. gaia.–Zizur Nagusiko udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantza.
Iragarkiaren kodea: L2608176
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
