125. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Urdazubiko Udalak, 2026ko maiatzaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026ko ekitaldiko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak, bai eta Udalaren mendeko sozietatearena ere.

Hasiera batean onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganik.

Urdazubin, 2026ko ekainaren 15ean.–Alkatea, Ignacio Ariztia Urriza.

Iragarkiaren kodea: L2608903