125. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2026ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, martxoaren 9an, 2026ko aurrekontu orokorraren eta hura betearazteko oinarrien hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurrean egoteko epea iragan da, aurrekontuaren kontra inork erreklamaziorik aurkeztu gabe. Beraz, behin betikoz onetsirik gelditu dira 2026ko ekitaldirako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Ogasunari buruzko 6/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoa betez.

Hori dela eta, aipatutako foru legean xedatutakoari jarraikiz, laburturik argitaratzen da behin betikoz onetsitako aurrekontua:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 342.621,67 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 30.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 167.250,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 570.848,75 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 131.204,72 euro.

7. kapitulua.–Kapital Transferentzia: 1.191.672,47 euro.

9. kapitulua.–Pasibo finantzarioak. 400.000,00 euro.

Diru-sarreren aurrekontua, osotara: 2.833.597,61 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 404.250,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 370.150,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 20.200,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 166.050,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 1.082.951,86 euro.

7. kapitulua. - Kapital-transferentziak: 5.000,00 euro

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 680.000,00 euro.

Gastuen aurrekontua, osotara: 2.728.601,86 euro.

Uharte Arakilen, 2026ko ekainaren 15ean.–Alkate-udalburua, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2608686