125. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Alkatearen ebazpena, Miren Ustarroz Goñi zinegotziari eskuordetzeko ezkontza zibil bat egiteko eskudantziaren erabilpena. Ezkontza 2026ko ekainaren 17an izanen da, udal-bulegoetan.

Bat etorriz abenduaren 23ko 35/1994 Legearekin eta Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an emandako Jarraibidearekin (alkateek ezkontza zibila baimentzeari buruzkoa, Erregistro Zibilaren gaineko Erregelamenduaren 238. artikuluarekin eta ondokoekin loturik), eta erabiliz ditudan ahalmenak, zeinak jaso baitira Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan eta ondokoetan, nik, Uharte Arakilgo Udaleko alkate Jose Domingo Huarte Baleztenak, esleiturik ditudan eskumenez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Udal honetako zinegotzia den Miren Ustarroz Goñiren esku uztea ezkontza zibil bat egiteko eskudantziaren erabilpena. Ezkontza 2026ko ekainaren 17an izanen da, udal-bulegoetan.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

Uharte Arakilen, 2026ko ekainaren 12an.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2608624