125. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAXOAREKO KONTZEJUA

Ordenantza, herri-larreen aprobetxamenduak arautzen dituena. Hasierako onespena

Taxoareko Kontzejuak, 2026ko maiatzaren 19ko ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Taxoareko herri-larreen aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Ordenantza nahi duenaren eskura egonen da Arangurengo udaletxean (Mutiloa plaza, z.g. Mutiloa 31192).

Erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada aurreko puntuan aipatu epean, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Taxoaren, 2026ko ekainaren 21ean.–Kontzejuko burua, Miguel Fernández Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2608931