2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIÁN
2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2026ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2026ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 25ean.
San Adriango Udalaren 2026ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrak honako hauek jasotzen ditu:
a) San Adriango Udalaren 2026ko ekitaldiko aurrekontua, zeinak jasotzen baititu gastuak (guztira, 7.193.878,31 euro) eta diru-sarrerak (guztira, 7.193.878,31 euro). Honela dago kapituluka banaturik:
DIRU-SARRERAK (eurotan):
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak | 1.988.000,00 |
2. kapitulua.–Zeharkako zergak | 494.664,43 |
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak | 586.900,00 |
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak | 3.904.351,88 |
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak | 79.280,00 |
6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea | 0,00 |
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak | 140.682,00 |
GUZTIRA | 7.193.878,31 |
GASTUAK (eurotan):
1. kapitulua.–Langileria-gastuak | 3.091.095,36 |
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak | 2.659.009,00 |
3. kapitulua.–Finantza-gastuak | 41.900,00 |
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak | 588.696,95 |
5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa | 0,00 |
6. kapitulua.–Inbertsio errealak | 543.477,00 |
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak | 75.000,00 |
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak | 194.700,00 |
GUZTIRA | 7.193.878,31 |
b) San Adriango Udalaren Musika Eskola erakunde autonomoaren 2026. urteko aurrekontua, zeinak jasotzen baititu gastuak (guztira, 351.880,00 euro) eta diru-sarrerak (guztira, 351.880,00 euro). Honela dago kapituluka banaturik:
DIRU-SARRERAK (eurotan):
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak | 93.850,00 |
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak | 258.030,00 |
GUZTIRA | 351.880,00 |
GASTUAK (eurotan):
1. kapitulua.–Langileria-gastuak | 319.450,00 |
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak | 28.480, 00 |
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak | 250,00 |
6. kapitulua.–Inbertsio errealak | 3.700,00 |
GUZTIRA | 351.880,00 |
Erabaki honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daitezke zuzenean , Iruñeari dagokion auzitegiaren Administrazioarekiko Auzien Atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetako bat: gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, edo berraztertzeko errekurtsoa, udal honetako Osoko Bilkurari zuzendua, biak ere hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.
San Adriánen, 2026ko ekainaren 16an.–Alkate udalburua, Marta Ezquerra Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2608709