125. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOTZAKO KONTZEJUA

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Lotzako Kontzejuko Batzarrak, 2026ko ekainaren 9an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Kontzejuaren 2026ko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Lotzan, 2026ko ekainaren 12an.–Kontzejuko burua, Rubén Goñi Viguria.

Iragarkiaren kodea: L2608632