1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
348/2026 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez laguntzen deialdi bat onesten baita erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzeko, Nekazaritza Politika Erkideari buruzko Plan Estrategiko Nazionalean jasota dagoen Erlezaintza Sektorerako Esku-hartzearen esparruan, 2025eko abuztuaren 1etik 2026ko uztailaren 31ra bitarteko aldirako. DDBN kodea: 911453.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduak, zeinak arauak ezartzen baititu estatu kideek Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan egin behar dituzten plan estrategikoetarako laguntzari dagokionez (NPEaren plan estrategikoak), 55. artikuluan, erlezaintza-sektorean egin beharreko esku-hartze motak jasotzen ditu, bai eta Europar Batasunak esku-hartze horretarako eman dezakeen finantza-laguntza ere, zeinaren helburua baita erlezaintzako produktuen ekoizpen- eta merkaturatze-baldintza orokorrak hobetzeko programa nazionalak prestatzea («erlezaintzako programak»).
Ikuspegi berri horrekin, abiapuntuko egoera zorrotz aztertu ondoren, zeinaren ondorioz identifikatu eta lehenetsi baitira helburu horietako bakoitzari lotutako premiak, Espainiak Espainiako Erresumaren Nekazaritza Politika Erkideari buruzko plan estrategiko nazional bat proposatu du 2023-2027 aldirako. Plan horren helburua da nekazaritza, elikadura eta landa-eremuak modu jasangarrian garatzea, gizartearen elikadura-segurtasuna bermatzeko, sektorearen lehiakortasuna eta landa-ingurune biziak sustatuz. Europako Batzordeak 2022ko abuztuaren 30ean onetsi zuen plan hori.
Erlezaintza Sektorerako Esku-hartzearen (ESE) xedea da Espainiako erlezaintza sektorean hautemandako ahuleziak arintzea, lehiakortasun maila handituz, betiere Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 55. artikuluan definitutako esku-hartze motak aplikatuta, eta, era berean, Espainiako Erresumaren Nekazaritza Politika Erkideari buruzko 2023-2027 Plan Estrategiko Nazionalaren helburu orokorrak betez, zeinak erregelamendu haren 6. artikuluan ezarri baitziren.
Bestalde, urriaren 25eko 906/2022 Errege Dekretuak Erlezaintza Sektorerako Esku-hartzea arautzen du, Nekazaritza Politika Erkideari buruzko Plan Estrategikoaren esparruan. Errege dekretu horren xedea da erlezaintzarako laguntzen araubidea ezartzea Erlezaintza Sektorerako Esku-hartzearen esparruan, Espainiako Erresumaren Nekazaritza Politika Erkideari buruzko 2023-2027 Plan Estrategiko Nazionalaren barruan, eta Europar Batasuneko gainerako araudiarekin bat etorriz.
Erlezaintza Sektorerako Esku-hartzea kudeatzeko administrazio maila egokiena maila autonomikoa da; izan ere, nekazaritza eta abeltzaintza arloko eskumenak autonomia erkidegoei transferituak daude, eta, beraz, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio Erlezaintza Sektorerako Esku-hartzea aplikatzea NPEari buruzko Plan Estrategiko Nazionalaren barruan.
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak abenduaren 26an eman 28/2025 Foru Aginduaren bidez aldatu da ekainaren 26ko 16/2025 Foru Agindua, zeinaren bidez oinarri arautzaileen testu bateratua onetsi baita 2025-2027 aldirako laguntzak emate aldera erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzeko, Nekazaritza Politika Erkideari buruzko Plan Estrategiko Nazionalean jasotako Erlezaintza Sektorerako Esku-hartzearen esparruan.
Laguntza hauek kofinantzaketa duten laguntzak dira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 55. artikuluan eta Batzordearen 2021eko abenduaren 7ko 2022/126 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 39. artikuluan ezarritakoaren arabera. 906/2022 Errege Dekretuaren 12. artikuluaren arabera, laguntzak Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren, estatuko funtsen eta autonomia erkidegoetako funtsen kontura finantzatuko dira. Zehazki, Erlezaintza Sektorerako Esku-hartzea aplikatzearen kostua Europar Batasunak (NBEUF funtsen bidez) eta Nafarroako Foru Komunitateak erdi bana kofinantzatuko dute.
Ebazpen honi Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatzen zaio.
Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Laguntzen deialdi bat onestea erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzeko, Nafarroako Foru Komunitatean, 2025eko abuztuaren 1etik 2026ko uztailaren 31ra bitarteko aldirako, Nekazaritza Politika Erkideari buruzko Plan Estrategiko Nazionalean jasota dagoen Erlezaintza Sektorerako Esku-hartzearen esparruan.
2. Abenduaren 26ko 28/2025 Foru Aginduaren II. eta III. eranskinen eguneratzea onestea. Haien bidez, laguntzak eskatzeko eredua eta erreferentziako kostuak ezartzen dira.
3. Deialdi honetarako 134.053,12 euroko gastua baimentzea. Horietatik 67.026,56 euro 2026rako Nafarroako Gastuen Aurrekontuan "Eztiaren ekoizpena eta merkaturatzea hobetzea. NBEUF" izena duen 710001-71200-4700-414212 aurrekontu-partidaren kargura ordainduko dira, eta 67.026,56 euro, berriz, NBEUF lerro hauen kargura:
- 080202020001370010002000002 "1 esku-hartzea: Erlezainei eta erlezainen elkarteei aholkularitza, laguntza teknikoa, prestakuntza eta informazioa emateko eta jardunbide egokiak elkarri trukatzeko zerbitzuak, are sareetako lankidetza-jardueren bidez ere".
- 080202020002370010001000002 "2.1 esku-hartzea: Erlauntzetako inbaditzaileen eta gaixotasunen aurka borrokatzea, batez ere barroasiaren aurka".
- 080202020002370010003000002 "2.2 esku-hartzea: Fenomeno klimatiko kaltegarriek eragindako kalteak prebenitzea eta baldintza klimatiko aldakorretara egokitutako kudeaketa-praktiken garapena eta erabilera sustatzea".
- 080202020002370010004000002 "2.3 esku-hartzea: Europar Batasuneko erlauntzak birpopulatzea, erleen hazkuntzaren bidez bereziki".
- 080202020002370010005000002 "2.4 esku-hartzea: Transhumantzia arrazionalizatzea".
- 080202020002370010002000002 "2.5 esku-hartzea: Aktibo material eta immaterialetan egindako inbertsioak".
- 080202020003370010002000002 "3 esku-hartzea: Laborategiei zuzendutako ekintzak erlezaintzako produktuen analisiak egin ditzaten, erleen galera edo produktibitatearen jaitsierak saihesteko, eta erleentzat toxikoak izan daitezkeen substantzien analisiak egiteko".
- 080202020006370010002000002 "6 esku-hartzea: Sustapena, komunikazioa eta merkaturatzea, merkatua begiratzeko ekintzak eta jarduerak barne, bereziki kontsumitzaileak erlezaintzako produktuen kalitateari buruz sentsibilizatzeko".
- 080202020007370010001000002 "7 esku-hartzea: Produktuen kalitatea handitzeko ekintzak".
4. Eskaera aurkezteko epea 2026ko abuztuaren 1ean bukatuko da.
5. Dirulaguntzen deialdia Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean (NGDDB) erregistratzea.
6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
7. Ebazpen hau Ekonomia Aferetarako Bulegoari eta Ikuskapenen Atalari igortzea.
8. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2026ko ekainaren 4an.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.
III. eranskina.–ERREFERENTZIAKO KOSTUAK
GASTU KONTZEPTUA | ERREFERENTZIAKO KOSTUAK (BEZik gabe) |
1. esku-hartze mota. "Erlezainei eta erlezainen elkarteei aholkularitza, laguntza teknikoa, prestakuntza eta informazioa emateko eta jardunbide egokienak elkarri trukatzeko zerbitzuak, zehazki, sareetako lankidetza-jardueren bidez". |
1.1. ekintza. "Teknikariak eta espezialistak zuzenean kontratatzea erlezainei eta erlezainen elkarteetako kideei informazioa eta laguntza emateko" |
TEKNIKARIAK ETA ESPEZIALISTAK | Kostua / erlezaintza kanpaina |
41.339,40 euro |
2. esku-hartze mota. Aktibo materialetan eta immaterialetan egindako inbertsioak, bai eta beste ekintza batzuk ere, honako hauetara bideratutakoak barne: 2.1 "Erlauntzetako inbaditzaileen eta gaixotasunen aurka borrokatzea, batez ere barroasiaren aurka" |
2.1.1 ekintza. "Barroasiaren aurkako tratamenduak, Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak baimenduak" |
IZEN KOMERTZIALA (printzipio aktiboa) | AURKEZPEN KOMERTZIALA | ALEAREN KOSTUA |
APIVAR (Amitraz) | Erlauntzetarako 10 zerrendako zorroa | 12,50 euro |
APITRAZ (Amitraz) | Erlauntzetarako 10 zerrenda labur | 12,47 euro |
APISTAN (TAU flubalinatoa) | Erlauntzetarako 10 zerrendako zorroa | 16,15 euro |
AMICEL (Amitraz) | 1 l-ko potoa | 95,00 euro |
2.1.2. ekintza. "Barroasiaren aurkako tratamenduak, Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak baimenduak, erlezaintza ekologikoarekin bateragarriak direnak" |
IZEN KOMERTZIALA (printzipio aktiboa) | AURKEZPEN KOMERTZIALA | ALEAREN KOSTUA |
APIGUARD gela (%25 timola) | 10 erretilu | 27,23 euro |
APIGUARD gela (%25 timola) | 3 kiloko ontzia | 55,00 euro |
THYMOVAR (Timol) | Erlauntzetarako 10 zerrendako poltsa | 22,68 euro |
FORMIC-PRO 68,2 GR (azido formikoa) | 10 gutun-azal | 60,95 euro |
CALISTRIP BIOX 6,44 GR (azido oxaliko dihidratoa) | 10 zerrendako poltsa | 24,50 euro |
VARROXAL (azido oxalikoa) | 200 gramoko flaskoa | 127,30 euro |
API-BIOXAL (azido oxaliko dihidratoa) | 35 g-ko zorroa | 15,75 euro |
API-BIOXAL (azido oxaliko dihidratoa) | 175 g-ko zorroa | 58,50 euro |
API-BIOXAL (azido oxaliko dihidratoa) | 350 g-ko zorroa | 96,40 euro |
API-BIOXAL (azido oxaliko dihidratoa) | 500 ml-ko botila | 21,25 euro |
API-BIOXAL (azido oxaliko dihidratoa) | 5000 ml-ko botila | 120,50 euro |
VARROMED 555 ml (A. formikoa/A. oxalikoa) | 555 ml-ko flaskoa | 27,50 euro |
2.1.3. ekintza. "Erlauntzen bizitasuna areagotzeko produktuak" |
IZEN KOMERTZIALA | AURKEZPEN KOMERTZIALA | EUROAK KILO EDO UNITATE BAKOITZEKO |
AZUKRE ZURIA | 25 kg-ko zakua | 0,76 euro/kg |
APIFONDA | Edozein | 1,50 euro/kg |
ANBROSIA | Edozein | 1,42 euro/kg |
APIPASTA %90-BIO | Edozein | 2,33 euro/kg |
APIPASTA | Edozein | 1,50 euro/kg |
BEECOMPLET | Edozein | 1,47 euro/kg |
FRUCTOBEE | Edozein | 1,50 euro/kg |
PROTEALL | Opila, 300 g | 1,39 euro bakoitza |
2.1.4 ekintza. "Argizaria berritzea eta egokitzea" |
IZEN KOMERTZIALA | AURKEZPEN KOMERTZIALA | EUROAK KILO BAKOITZEKO |
ARGIZARIA BERA BERRITZEA ETA IJEZTEA | kg | 1,60 |
ARGIZARI ESTANPATUZKO ORRIAK | kg | 8,40 |
2. esku-hartze mota. Aktibo materialetan eta immaterialetan egindako inbertsioak, bai eta beste ekintza batzuk ere, honako hauetara bideratutakoak barne: 2.5 "Aktibo ukigarrietan eta ukiezinetan egindako inbertsioak" |
2.5.4 ekintza. "Erlauntzen gaineko erantzukizun zibileko aseguruaren kuota" |
ERANTZUKIZUN ZIBILEKO ASEGURUA | Kostua erlauntz bakoitzeko |
1,00 euro |
Iragarkiaren kodea: F2608292