125. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Aldaketa 2026ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Lesakako Udalak, 2026ko maiatzaren 28ko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2026ko plantilla organikoaren aldaketa.

Onetsitako plantillaren aldaketa jendaurrean egonen da idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek espedientea aztertu eta alegazioak aurkezten ahalko dituzte.

Erreklamaziorik egon ezean, plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Aplikatu beharreko araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua.

Lesakan, 2026ko ekainaren 12an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2608643