2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GOÑERRI
Alkatearen eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
Indarreko legeriak ematen dizkidan eskumenak erabiliz –zehazki, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 artikuluak–,
EBATZI DUT:
Lehenengoa.–Aitor Regueiro Beorlegui jaunari eskuordetzea 2026ko abuztuaren 29an udal-bulegoetan ezkontza zibila egiteko eskumena.
Bigarrena.–Eskuordetze honek egintza zehatz horretarako izanen ditu ondorioak.
Hirugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Goñerrin, 2026ko ekainaren 15ean.–Alkatea, Eduardo Urmeneta Armendariz.
Iragarkiaren kodea: L2608705