125. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kimikarien bost plaza oposizio bidez betetzeko deialdiko bigarren probaren behin betiko emaitzaren aurka.

Jesús Javier Pérez Urdaniz jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du deialdi honetako bigarren probaren behin betiko emaitzaren aurka: deialdia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kimikarien bost plaza oposizio bidez betetzeko. Deialdi hori onetsi zen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1309/2025 Ebazpenaren bidez. Emaitza hori 2026ko maiatzaren 7an eman ziren argitara.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2026ko ekainaren 17an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

Iragarkiaren kodea: F2608755