2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
Atez ateko hondakin-bilketaren proiektuan sartzea industrialdeak, Iruñerrian hondakinak kudeatzea arautzeko ordenantzaren lehen xedapen iragankorraren eraginetarako
Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak, 2026ko ekainaren 5ean, 315/2026 Ebazpena eman zuen. Hona haren edukia:
"Iruñerrian hondakinak kudeatzea arautzeko ordenantzak, lehen xedapen iragankorrean, ezartzen ditu Iruñerriko Mankomunitateak, Iruñerriko Zerbitzuak SAren bidez, etxeko hondakinen atez ateko bilketarako zerbitzuak emateko eta erabiltzaileek zerbitzu horiek erabiltzeko baldintzak, Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean ezartzen diren moduan, proiektu pilotuaren barnean dauden industrialdeetan eta enpresa-eremuetan (hemendik aurrera, "industrialdeak") sortutako hondakinen kasuan.
Xedapen horren 5. apartatuaren arabera, proiektu pilotua Landaben industrialdean hasi zen, nahiz eta, 6. apartatuak adierazten duen moduan, Iruñerriko Mankomunitateak, lehendakariaren ebazpen baten bidez, proiektu pilotu horretan beste industrialde batzuk sartzea erabakiko duen.
Ekainaren 2an, Iruñerriko Zerbitzuak SAko Hondakinen Zerbitzuko zuzendariak txostena egin zuen, eta bertan, Landaben industrialdean lortutako emaitzetan oinarrituta, proiektu pilotuan beste industrialde batzuk sartzea proposatzen du.
Hori betez,
EBATZI DUT
1. Industrialdeetan eta enpresa-eremuetan sortutako etxeko hondakinen atez ateko bilketarako proiektu pilotuan industrialde hauek sartzea onartzea, Iruñerrian hondakinak kudeatzea arautzeko ordenantzaren lehen xedapen iragankorrean xedatuta dagoenaren eraginetarako:
PROPOSATUTAKO EGUTEGIA |
Fasea | Blokea | | Udalerria | Zerbitzua hastea eta kaleko edukiontziak kentzea |
F01 | B01 | Volkswagen industrialdea | Iruña | Eka. 08 |
F01 | B01 | Barañáin industrialdea | Barañain | Eka. 08 |
F01 | B01 | Cruz Blanca industrialdea | Orkoien | Eka. 08 |
F01 | B02 | Ororbia industrialdea | Oltza zendea | Urr. 05 |
F01 | B02 | La Muga industrialdea | Orkoien | Urr. 05 |
F01 | B02 | Arazuri-Orkoien industrialdea | Orkoien | Urr. 05 |
F01 | B02 | Camino de Eriete industrialdea | Zizur | Urr. 05 |
F01 | B03 | Mendikur industrialdea | Orkoien | Urr. 12 |
F01 | B03 | Ipertegi II industrialdea | Orkoien | Urr. 12 |
F01 | B03 | Ipertegi industrialdea | Orkoien | Urr. 12 |
F01 | B03 | Comarca I-Ampliación industrialdea | Orkoien | Urr. 12 |
F01 | B03 | Agustinos industrialdea | Iruña | Urr. 19 |
F01 | B03 | Comarca I industrialdea | Orkoien | Urr. 19 |
F01 | B04 | Artica industrialdea | Berriobeiti | Urr. 26 |
F01 | B04 | Grupo San Cristóbal industrialdea | Antsoain | Urr. 26 |
F01 | B04 | Mugazuri industrialdea | Burlata | Urr. 26 |
F01 | B04 | Iturrondo industrialdea | Uharte | Urr. 26 |
F01 | B05 | Berriainz industrialdea | Berriozar | Aza. 02 |
F01 | B05 | Aizoáin Soto industrialdea | Berriobeiti | Aza. 09 |
F01 | B05 | El Soto industrialdea | Berriobeiti | Aza. 09 |
F01 | B05 | Iruregaña industrialdea | Berriobeiti | Aza. 23 |
F01 | B06 | Plazaola industrialdea | Berriobeiti | Aza. 23 |
F01 | B06 | N-240-a industrialdea, 7.5 km | Berriobeiti | Aza. 30 |
F01 | B06 | Gilledi industrialdea | Itza | Aza. 30 |
2. Industrialde horiek proiektu pilotuan sartzea aurreko atalean zerbitzua hasteko adierazi den egunean burutuko da, nahiz eta aurreikusten den bilketa-eredu honi aplikagarria zaion fakturazio-eredu berria hondakinen zerbitzua emateagatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzeko 2027ko ordenantzan sartuko dela.
3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
4. Ebazpen hau jakinaraztea Iruñerriko Zerbitzuak SAri."
Iruñean, 2026ko ekainaren 8an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.
Iragarkiaren kodea: L2608494