2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUGARRAMURDI
Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 87. lurzatian. Hasierako onespena
Zugarramurdiko Udalak, 2026ko apirilaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia Zugarramurdiko 1. poligonoko 87. lurzatirako. María Teresa Mendiburu Indaburuk sustatu du.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Zugarramurdi, 2026ko maiatzaren 26an.–Alkatea, Argitxu Aguerre Olaizola.
Iragarkiaren kodea: L2608392