123. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

Urbanizazio-proiektua UO-13 unitatean. Hasierako onespena

Utergako Udalak, Alkatetzaren 2026ko ekainaren 11ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi du UO-13 unitateko jarduketa eremuaren urbanizazio proiektua, espedientean den edukiaren arabera.

Espedienteak jendaurrean egonen dira hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen dira udalaren idazkaritzan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25.2 eta 5, 74, 134, 152, 169 b) eta 74. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Utergan, 2026ko ekainaren 11n.–Alkatea, Pablo Lizarrondo Beriain.

Iragarkiaren kodea: L2608581