123. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 164. lurzatian. Hasierako onespena

Udalbatzak 2026ko maiatzaren 26ko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat Urrotz-Hiriko 1. poligonoko 164. lurzatian (Sangibel kalea 4), Hernández Larramendi senideek sustatuta, igogailu bat instalatzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Urrotz-Hirian, 2026ko ekainaren 8an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Silvia Teilleri Vicondoa.

Iragarkiaren kodea: L2608262