123. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 3. poligonoko 467. eta 468. lurzatietan. Hasierako onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2026ko ekainaren 9an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat (HJPB) 3. poligonoko 467. eta 468. lurzatietan. Sustatzailea: Carlos Biurrun Teré.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Tebas-Muru Artederretan, 2026ko ekainaren 10ean.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2608496