123. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Deialdia, okupatu aurreko aktak egiteko, desjabetze-espediente batean, zeinaren xedea baita obrak egitea, igogailu bat instalatzeko Zangozako etorbideko 9 zenbakiko etxebizitzen eraikinean

Tafallako Udaleko alkatearen 2026ko ekainaren 11ko 1107. Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi zen:

Lehenbizikoa.–Dei egitea Tafallako hiri-antolamenduko plan orokorreko UC-44 plan bereziaren aldaketa batek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei 2026ko uztailaren 15ean, 10:00etan, ager daitezen Tafallako udaletxeko 1. aretoan (Nafarroa plaza 5, 2. solairua), okupatu aurreko akta egiteko. Plan berezia aldatuko da, hain zuzen ere, igogailu bat instalatzeko Zangozako etorbideko 9 zenbakiko etxebizitzen eraikinean, eta eraikin horren beheko solairuan dagoen lokalaren 30 m² desjabetuko dira.

Bigarrena.–Egintza horretara titularrek beraiek joan beharko dute, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona bat bidali, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela (eskritura publikoa, jabetza erregistroaren ziurtagiria, etab.); egoki baderitzote, perituak eta/edo notarioa eraman ditzakete, baina, betiere, norberak ordainduta.

Gainera, bidezko iruditzen zaizkien datuak eta agiriak eraman edo aldarrikatzen ahalko dituzte, eta argigarri iruditzen zaizkienak ukitutako ondasunak, haien titularrak, haien balioa eta presaz okupatzeak ekar litzakeen kalteak zehazteko.

Hirugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitatean editatzen diren egunkari hedatuenetako bitan eta Tafallako Udalaren iragarki-taulan. Halaber, ohartarazten da argitalpen hau urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatzen diren ondorioetarako ere egiten dela (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Laugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea ukitutako titularrei, banakako zitazio-zedularen bidez, bai eta udal-idazkariari eta kontu-hartzaileari ere.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2026ko ekainaren 15ean.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2608687