123. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

OPOSIZIOA, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzupeko artxiboko eta dokumentu-kudeaketako goi-mailako teknikaria izateko lanpostu bat betetzekoa. Izendapen-proposamena.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2026ko ekainaren 8an eginiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2025eko ekainaren 16ko erabakiaren bidez, deialdi bat onetsi zuen, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzupeko artxiboko eta dokumentu-kudeaketako goi-mailako teknikaria izateko lanpostu bat, funtzionario-araubidekoa eta A mailakoa, oposizio bidez betetzekoa. Erabakia, oinarriekin batera, Parlamentuaren webgunean eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean (2025eko 79. NPAO, ekainaren 19koa) zein Nafarroako Aldizkari Ofizialean (2025eko 122. NAO, ekainaren 19koa) argitaratu zen, eta bi aldaketa egin zitzaizkion (biak 2025eko 197. NAOn, urriaren 2koan, argitaratu ziren). Bada, deialdi horretako epaimahaiak, 2026ko ekainaren 5ean, gainditu duen eta deialdian guztira puntuaziorik handiena lortu duen izangaiaren aldeko izendapen-proposamena aurkeztu du.

Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuaren 5. artikuluan eta Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoaren arabera, honako hau ERABAKITZEN DA:

1. Izendapen-proposamena onestea, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzupeko artxiboko eta dokumentu-kudeaketako goi-mailako teknikaria izateko lanpostu bat, funtzionario-araubidekoa eta A mailakoa, oposizio bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak gainditu duen eta deialdian guztira puntuaziorik handiena lortu duen izangaiaren alde eginikoa. Honako hau da:

Gonzalo Goñi Equísoain jauna.

2. Gonzalo Goñi Equísoain jaunari eskatzea Legebiltzarreko Erregistro Orokorrean aurkez dezan deialdiko 8.3 oinarrian adierazten den dokumentazioa, izendapen-proposamena jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita 10 egun balioduneko epean.

3. Erabaki hau interesdunari jakinaraztea, eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.

Iruñean, 2026ko ekainaren 8an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: F2608446