2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Deialdia, kirol amateurrerako dirulaguntzena, uneko denboraldian jarduera arruntak antolatzeko. Laburpena
DDBN kodea: 912420.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/912420).
Onuradunak: irabazi-asmorik gabeko kirol-talde eta -elkarteak, kirol-klubak, kirol-sozietateak, legez eratuak eta kasuan kasuko erregistroan inskribatuak daudenak. Egoitza soziala eta fiskala Tafallan izan behar dute, eta dirulaguntza zer kirol jardueratarako eskatzen den, jarduera hori egin behar dute denboraldi honetan.
Xedea: dirulaguntzak ematea, denboraldi honetan jarduera arruntak antolatzeko.
Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udalaren Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza 5, 31300 Tafalla), edo www.tafalla.es/eu webgunean eta 2017ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean (irailaren 8an argitaratu ziren).
Zenbatekoa: 65.000 euro.
1.–Errendimenduko kirol-jarduerak: 57.500 euro.
2.–Aisialdiko kirol-jarduerak: 7.500 euro.
Partida horietako bat ez bada osorik banatzen, soberakina gainerako partiden artean hainbanatuko da.
Deialdiko laguntzak aurrekontu-aplikazio honen bidez finantzatuko dira: "0.3410.4820006 Kirol-klubetarako dirulaguntzak".
Eskabideak aurkezteko epea: 15 egun natural, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Tafallan, 2026ko ekainaren 12an.–Zerbitzu Soziokulturalen eta Kirol Zerbitzuen Arloko zinegotzi ordezkaria, Gonzalo Ibarrola Inchusta.
Iragarkiaren kodea: L2608645