2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SUNBILLA
2. poligonoko 17. lurzatiko xehetasun-azterketa. Hasierako onespena
Sunbillako Udalak, 2026ko ekainaren 5ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea María Ángeles Mutuberriak, Unai Bereauk eta Haritz Bereauk Sunbillako 2. poligonoko 17. lurzatirako aurkeztutako xehetasun-azterketa.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Sunbillan, 2026ko ekainaren 11n.–Jarduneko alkatea, José Francisco Errandonea Zubieta.
Iragarkiaren kodea: L2608605