123. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Kaleak izendatzea, U-3 sektorea (El Escopar industrialdea) urbanizatzearen ondorioz

Azkoiengo Udalak 2026ko martxoaren 27an egin osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, onetsi zen prozedura abiatzea U-3 sektorea urbanizatzearen ondoriozko kaleen izendapenerako, euts dakion El Escopar industrialdearen zatiaren eta aipatu urbanizazioaren arteko loturari.

Erabaki horren hasierako onespena argitaratu zen 2026ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 12an.

Jendaurrean egoteko legezko epea iragan denez eta inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsita gelditu da U-3 sektorea (El Escopar industrialdea) urbanizatzearen ondoriozko kaleen izendapenaren hasierako onespenaren erabakia.

Administrazio bidea agortzen duen erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 123. eta 124. artikuluak).

b) Aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita (Nafarroako Toki Administraziori buruzko Foru Legearen 333. artikulua eta hurrengoak).

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 30., 114.1.c) eta 112.3 artikuluak eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 8., 10. eta 46. artikuluak).

Azkoienen, 2026ko ekainaren 15ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2608678