2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Eskola-jantokietarako dirulaguntza deialdia (2026-2027)
DDBN kodea: 912182.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/912182).
Deialdi hau Iruñeko familiei jantokirako dirulaguntzak ematera zuzenduta dago –errentaren, familia-unitateko kide-kopuruaren eta lan-egoeraren arabera–, Haur Hezkuntzako 2. zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleendako (3-12 urte), oinarri hauetan ezarritako baldintzekin eta betekizunekin bat, 2026-2027ko ikasturterako.
Iruñean, 2026ko ekainaren 3an.–Gizarte Ekintzako Alorreko zinegotzi ordezkaria, José María Mauleón Echeverría.
Iragarkiaren kodea: L2608616