2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
U.E.–U.I. X (Landaben)/ZN-1 exekuzio-unitatea eraisteko eta urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena
Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko ekainaren 8an, honako erabaki hau hartu zuen:
JOB 08-JUN-26 (5/UV).
«2022ko maiatzaren 5ean, Iruñeko Udalak behin betiko onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan bereziaren dokumentua, Iruñeko Udal Planeko U.I. X "Landaben" unitateko GZ-2 eremuaren parte batean jarduteko (7. poligonoko 1353. lurzatia), U.I.–X/ZN-1 unitate berrian. BAPI Sociedad de Alquileres SLk aurkeztu du, eta planaren xedea da industria lurzatiaren parte bat eta eraikina finkatzea, lurzoru finkatugabea duen unitate berri bat sortuz (ZN-1), GZ-2 sistema orokorraren eremutik kanpo.
Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko martxoaren 18an, erabaki zuen behin betiko onestea Iruñeko Udal Planeko U.E. U.I. X/ZN-1 exekuzio-unitatearen borondatezko birpartzelazio-proiektua, BAPI Sociedad de Alquileres SLk sustatua.
2024ko ekainaren 25ean, Ramón García Astizek, BAPI Sociedad de Alquileres SL enpresa ordezkatuz, U.E. U.I. X/ZN-1 exekuzio-unitatea eraisteko eta urbanizatzeko proiektuak aurkeztu zituen Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentzian (erregistro elektronikoko zenbakia: 2024/56531).
2026ko maiatzaren 12an, Ramón García Astizek, BAPI Sociedad de Alquileres SL enpresa ordezkatuz, U.E. U.I. X/ZN-1 exekuzio-unitatea urbanizatzeko proiektuaren berrikuspena aurkeztu zuen Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentzian (erregistro elektronikoko zenbakia: 2026/50640).
Espedientean sartu dira, alde batetik, Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziako Zerbitzu Teknikoak 2026ko maiatzaren 28an egindako txostena, zeinaren bidez hasiera batez onesten baita aurkeztutako urbanizazio-proiektua, eta, bestetik, Hirigintzako Udal Gerentziako Aholkularitza Juridikoko zuzendariak 2026ko maiatzaren 29an egindako txostena.
Horrenbestez,
ERABAKI DA:
1.–Hasiera batez onestea U.E. U.I. X/ZN-1 exekuzio-unitatea eraisteko eta urbanizatzeko proiektuak, BAPI Sociedad de Alquileres SL enpresak sustatuak.
2.–Espedientea jendaurrean jartzea hogei egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretuaren 134.5 eta 74. artikuluekin (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena). Epe horretan, egokitzat jotzen diren alegazio-idazki guztiak aurkezten ahalko dira.
3.–Agintzea espedientea jendaurrean egon dadila Udalaren Hirigintza Gerentzian (Armada etorbidea 2, 6. solairua, 31002 Iruña), jendaurreko ordutegian, eta Iruñeko Udalaren web-orrian.
4.–Iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan, eta Iruñeko Udaleko web-orrian (https://www.pamplona.es/ayuntamiento/normativa/normativa-en-tramitacion/participacion-publica-en-proyectos-normativos) eta ediktu-taulan.
5.–Obrak hasi ahal izateko, sustatzaileari eskatzea aurretiaz abal edo berme nahikoa era dezala, 62.986,62 eurokoa; hau da, eraispenaren eta urbanizazioaren guztizko exekuzio-aurrekontuaren %30 (BEZik gabe).
6.–Sustatzaileari eta zuzendaritza fakultatiboari agintzea, lanak egiteko unean, koordina daitezela Hirigintza Gerentziarekin eta udal zerbitzu eskudunekin, eta bete ditzatela espedientean gehitutako sektoreko txostenetan ezarritako baldintza teknikoak.
7.–Adieraztea jabe bakarrak lizitazio bidez kontratatu beharko dituela obrak, kontratazio publikoaren araudiarekin bat.
8.–Erabaki hau jakinaraztea BAPI Sociedad de Alquileres SLri.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Iruñeko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2026ko ekainaren 9an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2608450