123. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hiri-jarduketarako plan berezia, etxebizitza babestuak sortzeko Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia plan partzialaren M22 oinarrizko unitatearen eremuan

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko ekainaren 8an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 08-JUN-26 (4/UV).

"Iruñeko Udalak, Iruñeko 7. poligonoko 35. lurzatiaren eremuko hiri-jarduketarako plan berezi honekin (Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia plan partzialaren M22 oinarrizko unitatean –22. etxe-saila–), zera nahi du: lurzatiaren erabilera aldatu, hain zuzen, hirugarren sektorerako erabileratik etxebizitza babestuetarako bizitegi-erabilera kolektibora, bat etorriz Iruñeko Udalaren Etxebizitza Eskuragarrien Udal Planarekin, eta, orobat, beste antolamendu bat eta beste aurreikuspen batzuk planteatu lurzatirako, gero lurzatia garatzeko.

Arqthema Estudio de Arquitectura SLPk, Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziak enkargua egin ondoan, aldez aurretik parte hartzeko prozesua prestatu eta egin zuen. Prozesu hori onetsi zen Iruñeko Udaleko alkateak 2025eko urriaren 3an emandako ebazpen baten bidez.

Parte hartzeko prozesua bukatuta, Arqthema Estudio de Arquitectura SLPk hiri-jarduketarako plan bereziaren agiri bat aurkeztu zuen 2026ko apirilaren 30ean (erregistro-zenbakia: 46594), hasierako izapideak egiteko.

Espedientean ingurumen-txosten bat dago, Iruñeko Udaleko Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako, Etxebizitzako eta 2030 Agendako Alorrak egina, baita beste bi txosten ere, Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziako Plangintza Zerbitzuak eta legelariak eginak.

Horrenbestez,

ERABAKITZEN DA:

1.–Hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, etxebizitza babestuak sortzeko Iruñeko Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia plan partzialaren M22 oinarrizko unitatearen eremuan, Iruñeko Udalak sustatua.

2.–Agiria jendaurrean jartzea eta entzunaldia ematea, hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Epe horretan, egokitzat jotzen diren alegazio-idazki guztiak aurkezten ahalko dira.

3.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, eta hari buruzko iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.

4.–Agintzea espedientea ikusgai egon dadila Udaleko Hirigintza Gerentziako bulegoetan (Armada etorbidea 2, 6. sol., 31002 Iruña), jendearentzako orduetan, bai eta Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan ere (https://www.pamplona.es/ayuntamiento/normativa/normativa-en-tramitacion/participacion-publica-en-proyectos-normativos).

5.–Behar diren txostenak eskatzea, administrazio-espedientean sartzeko.

6.–Erabaki hau igortzea Arqthema Estudio de Arquitectura SLPri, hark idatzi baitu plana".

Iruñean, 2026ko ekainaren 8an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2608282